miércoles, 18 de marzo de 2009

LEIHO BAT

Zenbat gauza daukagu esateko¡¡¡¡. Leiho bat behar dugu ¡¡¡¡¡¡¡ Burutazio horrekin geundela eta… ¡¡¡ plast ¡¡¡ horrela jaio da Ficoba-ren blog-a.

Emeki emeki hasiko zarete jasotzen gure kezka eta ideiak, leihotik aireratuko ditugu eta. Baina egia da ere espero dugula leiho horretatik haize berriak sartzea eta horretarako prest gaude.

Gaur autoa laneko ohiko tokian aparkatu dudanean pentsatu dut: Nondik hasi ?. Bai Ander, Ane, Monika eta Elena-k idatzi dituzte bere artikuluak eta leihotik atera dituzte lehendabiziko ideiak.

Proiektu honetan bizi dugun historia guztia kontatu ? Bizitzen ari garena esan behar? Edo etorkizunari buruz mintzatuko dugu?

Aurten 6. urteurrena beteko dugu , Vandana Shiva – k konfirmatu digu Bioterra-ra etorriko dela, M-Clan-en kontzertua egingo ote dugun, gure azoka profesional formatu berriari buruz hitz egin...

Bai hori da hurrengoan hitz egingo dizuet Gipuzkoan Ficobak sortu nahi duen azoka profesional estilo berriari buruz.

1 comentario: