lunes, 16 de marzo de 2009

Construyendo CONSTRUCOBA

Bloga gustatzen zait. Zergatik?
Barneko bizipenak, poztasunak eta kezkak erakusteko aukera ematen duelako.

Orain dela gutxi Construcoba komerzializaten hasi gara eta ...zaila da....eta nahiz eta Construcobako laugarren edizioa izan, taldean gauden pertsonentzat, lehenengo aldia da azoka honekin lan egiten dugula. FICOBA-ko beste azoka batzu egin izan ditugu talde honetan. Bioterra adibidez; bost edizio jadanik. Gabonetako azoka ere; hiru edizio jadanik! Goraka egin dute poliki poliki, urtez urte. Construcobako gure lehen edizioa ez du desberdina izan beharrik, ez?

Zergaitik izan diren azoka horiek arrakastatsuak?
Ba ... profesionaltasuna behar bada, burua erabiltzea behar bada .....edo ..... Nik uste dut ilusioa dala, ez? Bai, horixe: ilusioa, gogoa, taldeko garra, erronka. Dena batera. Beno, lotsatu egiten naiz hitz hauek erabiltzerakoan zeren zein kursiak diruditen hitz hauek, ez? Baina . Bai! Hori da balio duena. Horrelakoak gara taldean. Bai horixe!

Joan zen asteko ostegunean Zuahizki empresa bisitatu genuen. Construcoban berrikuntza dexente sartu ditugu, azoka kontzeptu berri bat aurkezten dugu. Desberdina. Oso desberdiña. Benetan, eh? Eta hori azaltzen saiatu ginen Zuhaizkiko zuzendariari. Pensatzeko denbora behar duela zion baina gure bileran posiboak iruditu zitzaizkion bost edo sei puntu idatzi zituela!. Gu, pozik.

Blogean bideo bat jartzen dut. Azalpena behar du.
Laguna eta biok Palenciako paisai bat zeharkatzen ari gara kotxez eta ..... bidearen garrantziskoena zera da: aurreraka goazela, aurrera, beti aurrera. Beno.... metafora antzeko bat da, eh? Ikusten den paisaia ez da gure amets ederrenean imaginatu dezakeguna eta erronkaren kezka, arriskua eta gili gilia errepresentatzen du paisai honek. Kotxearen motorraren soinua ere garrantzitsua da interpretatzea, ilusioa eta taldeko gar hori errepresentatzen bait du. Baina, esan dudan bezala, bideoaren garrantzitsuena beti aurreraka goazela da. Ze tontakeri! Ez gara atzeraka joango, ez? Hemen bideoa.

1 comentario:

  1. Oso sarrera polita, benetan pertsonala. Zorte on zuen proiektu guztiekin!

    ResponderEliminar