Mostrando entradas con la etiqueta erakusketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta erakusketa. Mostrar todas las entradas

lunes, 22 de abril de 2013

Gipuzkoako Nazioarteko XXXIV. Txakur Erakusketa


Hainbat arrazatako 800 alek parte hartuko dute Gipuzkoako Nazioarteko XXXIV. Txakur Erakusketan



Bertaratzen direnek perutar txakur ilegabea, kelpie-a, australiar jatorriko artzain-txakurra eta horren modan dagoen jack parson russel terrier txakurra ikusi ahal izango dituzte, besteak beste. Aurten, 200 txakur-arraza baino gehiagok parte hartuko dute Gipuzkoako Nazioarteko XXXIV. Txakur Erakusketan. Guztira 800 txakur egongo dira, iaz baino gutxiago, pasadan urtean 850 ale izan baitziren. Erakusketako antolatzaile eta Gipuzkoako Txakur Elkartearen lehendakari den Javier Redondo oso pozik dago parte-hartze mailarekin: “bagenekien zaila zela 2012ko kopuruetara iristea. Ekitaldi hauetan ere krisia nabari da, baina guk parte-hartze maila bikainak mantentzen ditugu”.

Arraza-aniztasuna da bisitariarentzako erakargarritasun nagusietako bat. Adierazitakoez gain, ehiza-txakur ugari egongo dira, baita golden retriever, laborari, american sttafordshire eta sttafordshire terrier arrazak ere.

Hazleak, bestalde, euren txakurrek sarietako bat lortuko duten itxaropenarekin bertaratzen dira. Aurreko edizioetan bezala, txakur guztiek parte hartuko dute arraza bakoitzeko alerik onenak aukeratzeko lehiaketan. Txapelketa 9:30ean hasiko da, eta 16:00etara arte iraungo du. Orduan, talde-finalei emango zaie hasiera, eta Erakusketako Txakurrik Onena eta Errege Koparen irabazlea aukeratuko dituzte. Horiez gain, beste bi sari handi banatuko dira: Espainako Txapelketaren Gaitasun Ziurtagiria (CAC) eta Nazioarteko Gaitasun Ziurtagiria (CACIB).

Halaber, txakurrek beste final handi batzuetan parte hartuko dute, hala nola Bikoterik Onena, Hazkuntza Loterik Onena, Beteranorik Onena, Gazte Promesarik Onena, Kumerik Onena eta Espainiar Arrazarik Onena.

Epaimahia nazioartekoa izango da, beti bezala, eta espainiar, greziar, suediar, eslovakiar, kroaziar eta italiar epaileek osatuko dute.

Nobedadea: agility erakustaldia
Erakustaldiak ekitaldi honen xarma osagarrietako bat izan ohi dira. Aurten, agility erakustaldiak protagonismo berezia izango du. Lehiaketa-modalitate honetan, gida batek txakurra oztopoetan zehar eramaten du, eta animaliak ahalik eta modurik garbienean eta zehatzenean gainditu behar ditu, erlojupeko proba batean. Orokorrean, txakurrek ez dute uhalik eramaten, eta ez da jostailurik ez bizigarririk erabiltzen. Gidak ezin ditu txakurra eta oztopoak ukitu, nahigabe ez bada. Ondorioz, ahotsaren, eskuzko keinuen eta gorputz-lengoaiaren bidez zuzendu behar du animalia. Horrek esan nahi du txakurrak oso ondo entrenatuta egon behar duela. Horrez gain, aurten ere, hezkuntza zibila eta aurkezle gazteen txapelketa izango ditugu.
Erakusketa publiko orokorrari irekita egongo da. Helduek 5 euro ordaindu behar dituzte, eta 10 urtez azpiko umeek, berriz, 3 euro.

OHAR GARRANTZITSUA
Indarreko Erakusketa Araudiari jarraiki, DEBEKATUTA DAGO Erakusketan  LEHIAKETAZ KANPOKO TXAKUR batekin sartzea eta txakurrak saltzea.

2013ko Egitaraua

08.00 Dokumentazioa hartzea eta albaitariaren kontrola
09.30 Lehiaketaren hasiera
11.30 Agility erakustaldia
12.30 Hezkuntza zibila Alvaro Morenoren eskutik (txakur-hezlea)
14.00 Baieztapenak eta Txakur Arrazen Erregistroaren Araudia
14.00 Aurkezle gazteen txapelketa
16.00 Talde-finalen hasiera eta Final Handia

miércoles, 10 de abril de 2013

Katuen erakusketa


Katuen Nazioarteko Erakusketaren VII.edizioa Ficoban

Apirilaren 13an eta 14an egingo da Ficoban Katuen Nazioarteko Erakusketaren beste edizio bat, AMOBS STAR elkarte frantziarrak antolatuta. Oraingoan 150 katuk hartuko dute parte, Nazioarteko Txapelduna, Nazioarteko Txapeldun Handia, Europako Txapelduna edo Europako Txapeldun Handia tituluak lortzeko lehian. Bertan egongo dira ordezkatuta katurik onenak, hogeiren bat arrazetakoak, horien artean, Mau, Munchkin eta Havana. Esan behar da, gainera, normalean parte hartzen dutenak Frantziako hazleak izaten direla baina aurten Katuen Nazioarteko Erakusketan izango direla penintsulako erakusketariak ere.

Erakusketa 10.00etatik 18.00etara izango da, bai larunbatean, bai igandean. Sarreraren prezioa 4 eurokoa helduentzat, 2 euro minusbaliatuentzat, jubilatuentzat eta 7 urtetik 12ra bitarteko umeentzat. 7 urtetik beherakoek doan izango dute sarrera.