lunes, 5 de junio de 2017

Bioterra 2017 balantzea


Bioterrak 12.830 bisitarirekin itxi du bere XIV. edizioa, 2016an % 15 gehiagorekin



2017ko Bioterrak % 15 bisitari gehiagorekin itxi ditu bere ateak. Eta, beraz, edizio honek publikoaren babes handiagoa izan du, eta sarrera doakoa izan zen urteetan soilik izan da bisitari gehiago, 2013an, azokaren hamargarren urteurrena ospatzeko, eta 2015ean. Bisitarien jatorriari dagokionez, gehienak gipuzkoarrak izan dira (% 73) eta, ondoren hurrenez hurren, frantsesak (% 11), bizkaitarrak (%7) eta nafarrak (% 6).

Bioterrak emaitza ona izan da, halaber, erakusketarien aldetik ere, Ficobako hiru pabiloitako 170 standak bete baitituzte. Bioterrarekin batera egin diren 70 jarduerek baino gehiagok publikoaren arreta bereganatu dute. Nabarmentzekoak dira, esaterako, "Eraikiz Gunea" gisako proposamen berria, energia berriztagarriekin eta bioeraikuntzarekin lotutako eta ekonomia berdeko enpresa-erakusketariei bideratutako Geobat izeneko hitzaldi-gunea; edo igandean egin zen eta toki guztiak bete zituen "Yoga day". Bioterraza edo BioBeaty kosmetikari, elikadurari, osasunari eta ongizateari zuzendutako guneetan iaz gehitu ziren ekitaldiak eskubide osoko kide bihurtu dira Bioterrako eskaintzan, publikoak oso ongi hartu baititu.

Beste urte batez Bioterraren balantze oso positiboa egin behar dugu. Helburuak lortu ditugu azokaren merkaturatzeari eta bisitari kopuruari dagokionez. Gainera, ohartu gara Bioterra gerturatzen direnak denbora gehiago igarotzen dutela, eta beraz, agerian geratzen da azokan aurkitzen dituzten proposamenekiko interesa. Bioterraren programako jarduera guztietan izan den parte hartze handiak ere islatzen du interes hori. Gainera, Bioterrarako txartel bereziak izan duen harrera ona ere nabarmendu nahi da. Kostu murriztua eta azokarako sarrera doan zituen eta Lasarte-Hendaia lineako erabiltzaileek erabil zezaketen Euskotrenekin lortutako akordioari esker”.
http://bioterra.ficoba.org

No hay comentarios:

Publicar un comentario