Joan den asteburuan Curiosity Antic enpresak antolatzen duen Gipuzkoako Zaharkinen Azoka Erakusketa Handiaren lehen edizioa egin da Ficoban. Ekitaldian, Espainiar Lurraldeko bazter guztietako eta Europako hainbat tokitako 40 almonedista eta antikuario parte hartu dute. Publikoaren aldetik harrera ona izan du, hiru egunetan bete baita erakusketa gunea. Guztira, 4.000 pertsona hurbildu dira Ficobara; %30 gehiago izan dira, antolatzaileek espero zuten kopuruarekin alderatuz.
Bisitariak Gipuzkoako bazter guztietatik iritsi dira, baita Iparraldetik
ere. Mota askotako publikoa izan da, adituak, lehen orduan agertu dira erakutsi
diren 30.000 objektuak beren multzoan baloratu ahal izateko, zaharkin zaleak
eta mundu horretan hasten diren gazteak ere barne zirela.
Erakusketariek era positiboan baloratu dute beraien presentzia azokan, bai
bisitari motagatik eta egindako salmenten bolumenagatik bai erakusketa azokaren
ezaugarriengatik eta kokapenagatik.
Lehen edizio honetan lortutako emaitza onak direla eta Curiosity Antic
enpresa animatu da baieztatzera datorren urtean beste edizio bat egingo dela
adieraztera; data berean egingo da, eta orain datorren udazkenean beste edizio
bat egingo duten aztertzen ari dira.