viernes, 2 de diciembre de 2016

Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka




                      Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka:
familia osoarentzako erosketak eta jarduerak Ficoban

  • 140 erakusketari eta hiru pabiloi proposamenez beteta
  • Mediterraneoan barrena egiteko itsas bidaia bat zozkatuko da,  eguberrietako sortak orduero eta Eguberrietako saski bat eta erosketa-txartel bat egunero
  • Azokarekin batera, Irungo Artisautza Erakusketaren VII. edizioa egingo da, Gabiltzak antolatuta
  • Azoka abenduaren 6tik 8ra egingo da Ficoban

. Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokak hamaikagarren edizio du aurtengoa, eta erakustazokako hiru pabiloiak beteko dituen erakusketa-eskaintza zabal batekin itzuli da Ficobara. Urtez urte milaka bisitari hartzen ditu azokak, eta horrela, Gipuzkoako bisitatuena bihurtu da. Oraingoan, 140 erakusmahai inguruko eskaintza izango dute eskura bisitariek.

Eskaintza gastronomikoa izango da ugarienetako bat. Bisitariek kalitatezko gastronomi produktuak aurkituko dituzte; beste batzuk, egun horietako berezkoak direnak eta, berritasun gisa, Iparraldetik ere produktu asko egongo dira: Irulegiko ardoen sindikatua, Ossau jatorri-deitura defendatzeko sindikatua, Piment d`Espelette jatorri-deituraren sindikatua, Kintoa euskal txerriaren Elkartea (Iparraldeko nekazaritza ekologikoko gaiak) eta IDOKI Euskal Herriko abeletxeetako ekoizleen elkartea.

Aisia eta denbora librea dira azokako beste erakargarrietako batzuk. Aurten, turismoko eskaintza instituzionala Basquetour-ek (Turismoaren Euskal Agentzia. Eusko Jaurlaritza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo departamentuak ordezkatuko dute.  Gouretteko turismo bulegoa ere badator Gouretteko eski-estazioa ordezkatzera; eta Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokaren edizio berri honetako eskaintza osatzeko, Osasuna eta Edergintza, Dekorazioa, Moda eta Osagarriak, Etxea, Ibilgailuak eta Zerbitzuak alorretako proposamenak.



Bertako merkataritzaren presentzia
Irungo merkataritzak, herriko udalak lagunduta, presentzia nabarmena izango du. Irungo hamabi establezimendu txandatuko dira stand batean, ‘Irungo Merkataritza, oparitu emozioak!’ goiburuarekin; eta bertan, bere eskaintza erakutsiko diote jendeari, eta horrekin batera, gainera, jarduerak ere antolatuko dituzte, goiz eta arratsalde, txikientzat eta helduentzat.

Jende ororentzako jarduerak
Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokaren helburuetako bat da familia-plan bat eskaintzea bisitariei. Horretarako, jarduera ugari antolatzen dira adin guztietako jendearentzat, azoka irekita dagoen ordutegi osoan: puzgarriak, joko didaktikoak eta ludikoak, proiekzioak, zumba familian, sukaldeko master class, ospakizunetarako makilajea, eskulanetako tailerra frantsesez, talo bat nola egin, nola sortu zure poltsa pertsonalizatua eta jasangarria, haurrentzako minidiskoa, antzerkia, oka-jokoa Gipuzkoako Aldundiak antolatuta, erakusketak, magia-emanaldiak… (http://expo.ficoba.org/micro_expo/visitar).

Opari jasa
Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka bisitatzeak badu beste eragingarri bat ere; izan ere, zozketa ugaritan parte hartzeko aukera izaten da. Gogokoena, bi lagunentzako itsas bidaia bat Mediterraneoan barrena. Baina askoz ere aukera gehiago dago opari bat eskuratzeko. Ordu oro Eguberrietako loteak zozkatuko dira, eta egunero, Eguberrietako saski bat eta 125 euroko txartel bat, azokako standetan gastatzeko.

Elkartuz gunea
Gune honetan, Txingudiko elkarteak eta Gipuzkoako GK erakundeak biltzen dira, eta aurten, bertan izango dira Amnistia Internazionala, Alboan Fundazioa, Chernobilen Lagunak, Gipuzkoako DYA, Oxfam Intermo, Kaleko Elkartasun eta Kultur elkartea, EIPE-Asociación Emprendimiento Integral para el Envejecimiento - ZAEI Elkartea:  Zahartzearen aldeko Ekintza Integrala, eta Kale Dor Kayiko Elkartea.

Irungo Artisautzaren VII. Erakusketa
Gabiltza elkarteak aurten berriz ere Irungo Artisautzaren Azoka antolatu du, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka dela eta. Aurreko urteetan bezala, Artisautzako Erakusketak ahalegin handia egin du bere erakusketa-eskaintza jarduera-programa askotariko batekin osatzeko. Horrela, bada, bisitariari, batik bat txikienei, aukera ematen dio artisautzaren munduan sartzeko, era praktikoan eta dibertigarrian.

Datu praktikoak
Azoka abenduaren 6tik 8ra egingo da Ficoban. Astearte eta asteazkenean, 11:00etatik 21:00etara, eta ostegunean, azokaren azken egunean, 20:00etan itxiko dituzte ateak. Sarreraren prezioa 3€ eurokoa izango da, eta 12 urte bitarteko umeak dohainik sartu ahal izango dira. Ficobako parkinga eta egiten diren jarduerak dohainik dira.

Abenduaren 6an, asteartean egingo da, 12:00etan, Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokaren inaugurazio ofiziala.

http://expo.ficoba.org


Feria de Navidad de la Costa Vasca











Feria de Navidad de la Costa Vasca:
compras y actividades para toda la familia en Ficoba

  • 140 expositores y tres pabellones repletos de propuestas
  • Se sorteará un crucero por el Mediterráneo, lotes navideños cada hora, y una cesta de Navidad y un vale de compra cada día
  • Coincidiendo con la feria se celebrará la VII edición del Salón de Artesanía de Irun, organizado por Gabiltza
  • La feria tendrá lugar del 6 al 8 de diciembre en Ficoba

 La Feria de Navidad de la Costa Vasca celebra este año su undécima edición y regresa a Ficoba con una amplia oferta expositiva que ocupará los tres pabellones del recinto ferial. Los miles de visitantes que la feria recibe año tras año, y que la han convertido en la más visitada de Gipuzkoa, tendrán a su disposición la oferta de cerca de 140 expositores.

La oferta gastronómica será una de las más abundantes. Los visitantes encontrarán productos gastronómicos de calidad, otros propios de estas fechas y, como novedad, habrá una importante presencia de productos de Iparralde: Sindicato de los vinos de d'Irouléguy, Sindicato de defensa de la Denominación de Origen Ossau Iratí, Sindicato de la Denominación de Origen Piment d'Espelette, Association cerdo vasco Kintoa, Association BLE (productos de agricultura ecológica de Iparralde) y Asociación de productores de granja del Pais Vasco – IDOKI.

El ocio y el tiempo libre constituyen otro de los atractivos de la feria. Este año la oferta institucional de turismo va a estar representada por Basquetour (Agencia Vasca de Turismo. Gobierno Vasco) y el departamento de Turismo de la Diputación Foral de Gipuzkoa. + Oficina de turismo de Gourette que viene a representar la estación de esquí de Gourette y Las propuestas de Salud y Belleza, Decoración, Moda y Complementos, Hogar, Vehículos y Servicios completan la oferta de esta nueva edición de la Feria de Navidad de la Costa Vasca.



La presencia del comercio local
El comercio de Irun, en colaboración con el ayuntamiento de la localidad, va a contar con una destacada presencia. Una docena de establecimientos iruneses, bajo el eslogan “Comercio de Irun ¡Regala emociones! se turnarán en un stand para ir mostrando su oferta al público y en paralelo se organizarán actividades, de mañana y tarde, para pequeños y mayores.

Actividades para todos los públicos
Uno de los objetivos de la Feria de Navidad de la Costa Vasca es ofrecer un plan familiar a los visitantes, para lo que se organizan múltiples actividades para públicos de todas las edades, que cubren todo el horario de apertura de la feria: hinchables, juegos didácticos y lúdicos, proyecciones, zumba en familia, master class de cocina, maquillaje para celebraciones, taller de manualidades en francés, cómo elaborar un talo, cómo crear tu bolso personalizado y sostenible mini-disco infantil, teatro,  el juego de la oca organizado por la Diputación de Gipuzkoa, exposiciones, actuaciones de magia… (http://expo.ficoba.org/micro_expo/visitar).

Lluvia de regalos
La visita a la Feria de Navidad de la Costa Vasca tiene el aliciente añadido de poder participar en múltiples sorteos. El más deseado, el crucero para dos personas por el Mediterráneo. Pero hay muchas más posibilidades de hacerse con un regalo. Cada hora se sortearán lotes de Navidad y cada día una cesta de Navidad y un vale de 125 euros para gastar en los stands de la feria.

Espacio Elkartuz
Este espacio que reúne a asociaciones del Txingudi y ONGs de Gipuzkoa contará este año con la presencia  de Amnistía Internacional, Fundación Alboan, Chernobilen Lagunak, DYA Gipuzkoa, Oxfam Intermon, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea, EIPE – Asociación Emprendimiento Integral para el Envejecimiento – ZAEI Elkartea: Zahartzea alde Ekintza Integral, y Asociación Kale Dor Kayiko Elkartea.

VII Salón de Artesanía de Irun
La Asociación Gabiltza organiza un año más la Feria de Artesanía de Irun coincidiendo con la celebración de la Feria de Navidad de la Costa Vasca. Como en ediciones anteriores, el Salón de Artesanía ha realizado un importante esfuerzo para completar su oferta expositiva con un variado programa de actividades que permite al visitante introducirse en el mundo de la artesanía, principalmente a los más pequeños, de una forma práctica y divertida.

Datos prácticos
La feria tendrá lugar del 6 al 8 de diciembre en Ficoba. Martes y miércoles en horario de 11.00 a 21.00 horas y el jueves, último día de feria, las puertas de cerrarán a las 20.00 horas. El precio de la entrada será de 3€ y los niños hasta 12 años accederán gratis a la feria. El parking y las actividades que se desarrollan en Ficoba son gratuitas.

La inauguración oficial de la Feria de Navidad de la Costa vasca tendrá lugar el martes 6 de diciembre a las 12.00 horas.

http://expo.ficoba.org


viernes, 25 de noviembre de 2016

300 autotik gora salduta eta 9.000 bisitari, Ficoauto 2016 azokaren balantzea


Asteburu honetan, Ficoautoren laugarren edizioa egin da Ficoban, eta datuak ikusita, balantza aparta lortu du. 9.000 lagunetik gora izan dira Ficoban, eta aukera izan dute 1.000 ibilgailu ingururen gaineko eskaintza bat eskuratzeko.

Aurten, salmentak bereziki animatuta egon dira, eta azokaren hiru egunetan, hirurehun trantsaziotik gora itxi dira, hiru milioi euro inguruko balioan. Kopuru hori, gainera, igo egin ohi da azoka egin ondorengo egunetan ixten diren eragiketekin.

Erakusketariek ere Ficoautoren balantze positiboa egin dute. Salmenta ugari zehaztu dira, batez ere, ibilgailu erabiliena eta "0" kilometrokoena, eta baita premiun markena ere; horiek aurtengo azokaren berritasunetako bat izan ziren.

Bestalde, jendea Gipuzkoako bazter guztietatik etorri da nagusiki, baina baita ondoko lurraldeetatik ere (Bizkaia, Iparralde eta Nafarroa), eta eskaintza zabala eta bisita bakar batean ikusteko aukera baloratu dute bereziki.

Ficobak eta Diario Vascok antolatzen duten Ficoautoren IV. edizio honek 10.000 m2-tik gorako erakusketa-eremua eskaini dio bisitariari, eta bertan, segmentu, gama eta mota guztietako ibilgailuak aurkitu ahal izan ditu: erdiberriak, gerentziako ibilgailuak, 0 kilometrokoak, flotetatik eta renting-etik datozenak, urteko prezio onenetan. Kontzesionarioez eta auto-salmenta beraz gainera, Ficoauton, alokatzekoen, autokarabanen, autoeskolen eta abarren erakustokiak ere.

www.ficoauto.es


Ficoauto 2016

Más de 300 coches vendidos y 9.000 visitantes balance de Ficoauto 2016


Este fin de semana Ficoba ha acogido la cuarta edición de Ficoauto, que ha obtenido una excelente balance a tenor de los datos. Más de 9.000 personas se han acercado a Ficoba y han tenido la oportunidad de acceder a una oferta de alrededor de 1.000 vehículos.

Este año las ventas han estado especialmente animadas y en los tres días de feria se han cerrado más de trescientas transacciones por un valor aproximado de tres millones de euros. Una cifra que tradicionalmente se incrementa con operaciones que se cierran en los días posteriores a la celebración de la feria.

Los expositores han hecho un balance positivo de Ficoauto. Se han concretado numerosas ventas, sobre todo de vehículos usados y kilómetro “0”, y también de marcas premiun, que este año constituían una de las novedades de la feria.

Por su parte, el público asistente, procedente principalmente de todos los rincones de Gipuzkoa, así como de zonas limítrofes (Bizkaia, Iparralde y Navarra), ha valorado especialmente la amplia oferta y la posibilidad de acceder a ella en una única visita.

Esta IV edición de Ficoauto, organizada por Ficoba y El Diario Vasco, ha puesto a disposición del visitante más de 10.000 m2 de exposición, en los que han podido encontrar vehículos de todos los segmentos, gamas y tipos: seminuevos, vehículos de gerencia, Km 0, procedentes de flotas y de renting a los mejores precios del año. Además de concesionarios y la venta de coches propiamente, Ficoauto ha contado también con expositores de alquiler, autocaravanas, autoescuelas…

www.ficoauto.es


miércoles, 19 de octubre de 2016

Magia jaialdia


Magia jaialdia Ficoban urriaren 22an, larunbatean


Hirugarren urtez segidan, Ficobako entzunaretoak ateak irekiko dizkio magiari, eta hitzordu bikoitza izango da: 16:00etan eta 18:00etan. Eszenatokian, hiru mago. Iurgi, ikusizko magia-proposamen batekin; lebitazio, uso eta untxiekin. Ibon Magoak aurkeztuko du ikuskizuna, eta, euskaraz, jendeari gozarazi egingo dio bere magia partizipatiboarekin. Eta Dexter, magia komikoan espezialista. Umore ukitua emango dio ikuskizunari Ficobako entzunaretoko eszenatokiaren gainean.

Sarrerak Ficobako leihatilan eskuratu ahal izango dira urriaren 22ko 15:00etatik, sei euroan.

Los muñecos de la tarta-k errepikatu egingo du datorren urtean


Joan den asteburuan, Ficoban lehen aldiz egin da ezkontza-azoka bat, eta balantzea oso positiboa izan da. Los muñecos de la tarta azokaren antolatzaileek poza agertu dute lortu den emaitzagatik, eta, ekitaldian Bidasoaren bi aldeetako 200 bikotek baino gehiagok parte hartu dutelarik, iragarri dute beste edizio bat antolatuko dutela 2017an.  

Hogei erakusketari inguruk aurkeztu dituzten proposamenen bidez, ezkongaiek eta haiekin doazenek ezkontza antolatzeko behar den guztia aurkitu dute: andregai-jantziak, senargai-jantziak, argazkilariak, lore-dendak, bitxi-dendak, osagarriak, jatetxeak, autokarrak, DJak, etab.


Sektorean espezializatutako Irungo enpresa-talde batek antolatu du Ficoban lehen aldiz egingo den Ezkontza Azoka. Batu egin dira, ezkongaiek beren "egun handia" antolatzeko beharrezko duten eskaintza osoa jardunaldi bakar batean biltzeko. Estudio Gover Fotografía, Married Novias, GB Eventos eta JECA Hombre Novios dira enpresa horiek.

Festival de Magia

Festival de magia en Ficoba el sábado 22 de octubre



Por tercer año consecutivo el auditorio de Ficoba abre sus puertas a la magia con una cita doble a las 16.00 y a las 18.00 horas. En el escenario, tres magos. Iurgi con su propuesta de magia visual, levitaciones, palomas y conejos. Ibon Magoa, encargado de presentar el espectáculo y de deleitar al público con su magia participativa en euskera. Y Dexter, especialista en magia cómica que pondrá la nota de humor sobre el escenario del auditorio de Ficoba.
Las entradas estarán disponibles en la taquilla de Ficoba desde las 15.00 horas del 22 de octubre al precio de seis euros.

Los muñecos de la tarta repetirá el próximo año


Este fin de semana Ficoba ha acogido por primera vez un salón de bodas en sus instalaciones y el balance ha sido más que positivo. Los organizadores del salón Los muñecos de la tarta han mostrado su satisfacción por los resultados obtenidos y han anunciado que tras el participación en el evento de más de 200 parejas de ambos lados del Bidasoa organizarán una nueva edición en 2017.

Los muñecos de la tarta ha reunido durante dos días a una veintena de expositores que han mostrado a novios y acompañantes todo lo necesario para la organización de su enlace: vestidos de novia, trajes de novio, fotógrafos, floristerías, joyerías, complementos, restaurantes, autocares, DJs, etc.


El primer Salón de Bodas que acoge Ficoba ha sido organizado por un grupo de empresas de Irun, especializadas en el sector, que se han unido para reunir en un único evento toda la oferta necesaria para que los novios puedan organizar su “gran día”. Se trata de Estudio Gover Fotografía, Married Novias, GB Eventos y JECA Hombre Novios. 

lunes, 3 de octubre de 2016

Uhinak, klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresuaren bigarren edizioaren balantzea


Uhinakek hirugarren edizioa iragarri du, klima- eta itsasertz-aldaketari buruzko eztabaidan kongresua sendotu ondoren




Uhinaken bigarren edizioa irailaren 27 eta 28an egin da Ficoban, eta itsasoko, kostako eta klima-aldaketako adituak kudeatzaileekin eta erabiltzaileekin bildu ditu. Eztabaida emankorra sortu da, eta mugaz gaindiko informazioa ere trukatu dute. 30 txosten baino gehiago azaldu dituzte, eta bereziki klima-aldaketak itsasertzean izango duen eragina landu da; adibidez, itsas mailaren igoera eta horrek nola handietsi litzakeen hainbat kanpo gertakari, hala nola, Kantaurin hain maiz izaten diren denboraleak, enbatak, uholdeak, sagailo ziklonikoak edo hondartzak eta malekoiak astintzen dituzten olatu handiak, eta, halaber, beste aldaketa batzuk hedatzea, hala nola, itsasoa berotzeak ekosistemari eta itsas baliabideei eragin diezaiekeena eta eszenatoki horiek ematen duten ziurgabetasuna.

Itsas ekosistemetan klima-aldaketak dituen inpaktuen gaietako AZTIko aditu eta kongresuko Batzorde Teknikoko kide Guillem Chust-en hitzetan, “eztabaida gure itsasertzean gerora kalteak prebenitzeko hartu beharreko neurrietan ardaztu da, eta, adibidez, alternatiba berriak bilatu dira, esaterako, naturan oinarritutako irtenbideak, horrela erresilientzia handiagoa emateko giza-jarduerak historikoki zaurgarritasun handiagoan utzi dituen sistemei".

Bestalde, Ander Sarratea Ficobako gerenteak azpimarratu du Uhinakek gaitasun handia duela mugak itxuragabetzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko herrialdeen artean lankidetza bultzatzeko. Uhinakekin, adierazi du Sarrateak, mugak gainditu ditugu, eta posible bihurtu dugu informazioa Arku Atlantikoko eskualdeetako administrazioetara sar dadin, eta ezagutzak ere gauza bera egin dezan zientifikoen, teknikarien, kudeatzaileen eta erabiltzaileen artean".


Uhinak 2016
Uhinak Ficobak eta AZTIk, itsasoaren eta elikagaien ikerketan aditua den Zentro teknologikoa, sustatzen dute. Edizio honetan, 31 txosten aurkeztuko dira guztira: gonbidatutako hamar eta deialdi ireki baten bidez hautatutako 21; hamahiru, frantses hizlarienak. Kongresua gero eta nazioartekoa dela adierazten du horrek, eta Arku Atlantiko osorako bilgunea izateko helburua lortzen laguntzen.

Aipatzekoa da erakunde eta hizlari nabarmenak bildu dituela Uhinak-ek, eztabaida kalitatekoa eta aberatsa dela bermatzeko: CSIC Consejo Superior de Investigaciones Científicas; Estatuko Portuak; IDDRI l’Institut du Développement Durable et des Relations Internationales; AZTI; CEDEX Centro de Estudios y Experimentación de Obras Públicas; CESER de l’Atlantique; Euskal Itsasbazterra Interes Zientifikoko Elkartea; BC3 Basque Centre for Climate Change; EHU; IFREMER Institut Française de Recherche pour l’Exploitation de la Mer; Donostiako Udala; Cerema Sud Ouest centre d’etudes et d’expertise sur les risques, l’environnement, la mobilité et l’aménagement; Rivages Pro Tech – Suez Eau France; Cardiffeko Unibertsitatea; Paueko eta Aturriko Unibertsitatea; Arroxelako Unibertsitatea; Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa; Surfrider Foundation; eta TYPSA (offshore eolikoan grabitate bidezko zimendatzean aditua) eta Telespazio France enpresak, besteak beste.

Honako hauek babesten dute Uhinak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Région Nouvelle Aquitaine eta Agglomération Sud Pays Basque, eta San Sebastián Turismo & Convention Bureau eta Basquetour. Ekitaldian parte-hartzea sustatzen dute instituzio horiek, garapen jasangarriaren bidez itsasertza zaintzeko eta ustiatzeko aukera ematen dutelakoan klima-aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan hartu beharreko neurriek.

Informazio gehiago: www.uhinak.com

Silvia Turné
Ficobako prentsa-arduraduna
616 112 580

Irantzu Zubiaur
AZTIko Marketina eta Komunikazioa
667 174 330


Balance segunda edición de Uhinak, Comgreso Cambio Climático y Litoral


Uhinak anuncia la celebración de una tercera edición tras la consolidación del congreso en el debate sobre el cambio climático y el litoral

La segunda edición de Uhinak, celebrado el 27 y 28 de septiembre en Ficoba, ha congregado a expertos del mar, la costa y el cambio climático con gestores y usuarios, generando un debate fructífero e intercambio de información característicamente transfronterizo. En el curso de más de 30 ponencias, se ha abordado especialmente el efecto del cambio climático en el litoral, por ejemplo el ascenso del nivel del mar, y cómo éste podría magnificar los eventos extremos como son los temporales tan recurrentes en el cantábrico, las galernas, las inundaciones, las marejadas ciclónicas, o el fuerte oleaje que azota playas y malecones, así como la propagación de otros cambios como el calentamiento del mar al ecosistema y recursos marinos y la incertidumbre de dichos escenarios.

En palabras de Guillem Chust, experto en impactos del cambio climático en los ecosistemas marinos y costeros de AZTI y miembro del Comité Técnico del congreso, “el debate se ha centrado en las medidas de adaptación necesarias para prevenir daños futuros en nuestro litoral, buscando, por ejemplo, alternativas novedosas como las soluciones basadas en la naturaleza que doten de mayor resiliencia a los sistemas que históricamente las actividades humanas ha expuesto a mayor vulnerabilidad”.

Por su parte el gerente de Ficoba, Ander Sarratea, ha destacado la capacidad de Uhinak para desdibujar las fronteras e impulsar la cooperación entre diferentes países para hacer frente al cambio climático. “Con Uhinak, ha afirmado Sarratea, hemos barrido las fronteras y hemos hecho posible que la información fluya entre las administraciones de diferentes regiones del arco Atlántico, y que el conocimiento haga lo propio entre científicos, técnicos, gestores y usuarios”.

Uhinak 2016

Esta edición de Uhinak, congreso co-organizado por Ficoba y AZTI, Centro Tecnológico Experto en Innovación Marina y Alimentaria, ha contado con la participación de más de un centenar de congresistas que ha n tenido la oportunidad de asistir a un total de 31 ponencias, 10 invitadas y 21 seleccionadas en una convocatoria abierta.

Cabe destacar que Uhinak ha logrado reunir a un destacado abanico de instituciones y ponentes que garantizan la calidad y riqueza del debate. CSIC, Consejo Superior de Investigaciones Científicas; Puertos del Estado; IDDRI, Institute for Sustainable Development and International Relations; AZTI; CEDEX, Centro de Estudios y Experimentación de Obras Públicas; CESER de l’Atlantique, Agrupación de Interés Científico Litoral Vasco; el BC3, Basque Centre for Climate Change; UPV; IFREMER, Institut Française de Recherche pour l’Exploitation de la Mer; Ayuntamiento de San Sebastián; Cerema Sud Ouest, Centre d’etudes et d’expertise sur les risques, l’environnement, la mobilité et l’amenagement; Rivages Protech-Suez Eau France, Universidad de Cardiff, Universidades de Pau y los Países del Adour; Universidad de La Rochelle, Universidad Politécnica de Catalunya, Surfrider Foundation, y las empresas TYPSA, especializada en cimentaciones por gravedad en el ámbito eólico offshore) y Telespazio France, entre otros.
Uhinak cuenta con el apoyo  del Gobierno Vasco, la Diputación Foral de Gipuzkoa, la Region Nouvelle Aquitaine, y la Aglomeración Sud Pays Basque, así como San Sebastián Turismo & Convention Bureau y Basquetour. Estas instituciones promueven la participación en el evento porque entienden que las medidas que hay que tomar en torno a las consecuencias del cambio climático en el litoral pueden suponer una oportunidad de desarrollo sostenible para la conservación y explotación del litoral.

Más información: www.uhinak.com

viernes, 23 de septiembre de 2016

Uhinak Congreso Transfronterizo de Cambio Climático y Litoral


 

Uhinak 2016: dos días para debatir sobre los retos y los efectos del cambio climático en el litoral y analizar las soluciones que minimicen sus consecuencias


Ultimas plazas disponibles para asistir a Uhinak, ¿qué encontrará en el congreso?

- Un programa compuesto por 30 ponencias: 10 ponentes invitados y 20 comunicaciones orales. Pulse en el siguiente enlace para descargar el programa del evento:  - Carácter transfronterizo: ponentes y asistentes de ambos lados de la frontera

-  Diferentes perspectivas para abordar el cambio climático en el litoral: desde ejemplos prácticos de soluciones de infraestructuras, hasta aspectos jurídicos relacionados con la problemática, pasando por ejemplos actuales de soluciones tecnológicas y resultados de estudios científicos.

- Oportunidad de establecer contacto y compartir experiencias y opiniones con los profesionales que ya se han inscrito: expertos de centros tecnológicos y de investigación, asesorías medioambientales, técnicos de medio ambiente de municipios con costa, representantes políticos, ...¿aún no se ha inscrito usted? Hágalo cuanto antes y asegure su plaza en el congreso.
  Le esperamos el próximo martes 27 de septiembre con un desayuno de bienvenida para dar comienzo a la primera jornada del congreso.


Reciba un cordial saludo,

Organización Uhinak
 
 

Uhinak 2016: Bi egun klima-aldaketak zer-nolako egoera planteatzen duen eta haren ondorioak arintzeko irtenbideak nola gara daitezkeen eztabaidatzeko

Azken tokiak gelditzen dira kongresura bertaratzeko, zer aurkituko duzu Uhinak-en?

30 txosten biltzen dituen egitaraua: 10 hitzaldi gonbidatu eta 20 ahozko aurkezpen. Egitaraua kontsultatu dezakezu ondorengo estekan: 
- Mugaz gaindiko izaera: bertaratuko diren pertsonak eta hizlariak mugaren bi aldekoak izango dira.

- Aldaketa klimatikoari ikuspegi desberdinetatik helduko zaio: azpiegituren soluzioen eredu praktikoetik, problematikarekin harremana duten alderdi juridikoetara, gaur egungo soluzio teknologikoen ereduetatik pasatuz.

- Iritziak eta esperientziak partekatzeko aukera jadanik bere izena eman duten profesionalekin: teknologia eta ikerketa zentroetako adituak, ingurumen aholkularitzak, kostaldeko udalerriko ingurumen teknikariak, ordezkari politikoak,...Ez duzu oraindik izena eman? Izena eman ezazu lehen bait lehen eta ziurtatu zure lekua kongresuan.
Hurrengo asteartean, Irailaren 27an itxaroten zaitugu. Kongresuaren lehenengo jardunaldiari ongi etorri gosari batekin hasiera emango diogu.

    Jaso ezazu agur bero bat,

    Uhinak kongresuko antolakuntza
     
    www.uhinak.com
     
     



    miércoles, 21 de septiembre de 2016

    Rafael Sardá en congreso Uhinak

     

    Rafael Sardá, encargado de pronunciar la conferencia inaugural de Uhinak, opina sobre la gestión integrada de zonas costeras

    Una vez más le hacemos llegar un nuevo vídeo que servirá de aperitivo del Congreso Uhinak. Rafael Sardá, da a conocer parte del contenido de su conferencia respondiendo a la siguiente pregunta:

    "¿Cree que la gestión integrada de las zonas costeras ("Integrated Coastal Zone Management" -ICZM) es una herramienta eficaz para mitigar los efectos del cambio climático?"

    Rafael Sardá Uhinak 2016
    Watch the Video
    Sardá aboga por la reinvención de la gestión integrada de zonas costeras y en su ponencia profundizará en las herramientas para conseguirlo. Inscríbase ahora en Uhinak para conocer las claves de la revisión de la ICZM, últimas plazas disponibles.
    Pulse en el siguiente enlace para descargar el programa del evento:
    Le animamos a que siga todas las novedades del congreso a través del hashtag #Uhinak2016

    Reciba un cordial saludo,

    Organización Uhinak
     
     

    Rafael Sarda, inaugurazio hitzaldia emateaz arduratuko dena, Itsasaldeko Eremuen Kudeaketa Integratuari buruzko iritzia ematen du

    Bideo berri bat bidaltzen dizugu kongresuaren aperitibo gisa. Rafael Sardak bere hitzaldiaren edukiaren zati bat azaltzen digu hurrengo galderari erantzunez:

    "Itsasaldeko Eremuen Kudeaketa Integratua ("Integrated Coastal Zone Management" -ICZM) laguntza tresna eraginkorra dela uste duzu klima aldetaren efektuak apaltzeko? 

    Rafael Sardá Uhinak 2016
    Watch the Video


    Sardá Itsasaldeko Eremuen Kudeaketa Integratua berrikustearen alde agertzen da eta bere hitzaldian hori lortzeko laguntza tresnetan sakonduko du. Azken tokiak gelditzen dira kongresura bertaratzeko, Uhinak-en izena eman ezazu orain ICZM-a berrikustearen gakoak ezagutzeko.
      Egitaraua kontsultatu dezakezu ondorengo estekan:
      Jarrai ezazu Uhinak Kongresuaren berri guztiak #Uhinak2016 hashtag-az baliatuz.

      Jaso ezazu agur bero bat,

      Uhinak kongresuko antolakuntza
       
      www.uhinak.com