Caravantur, caravaning, camper eta
furgoneta azoka, asteburu honetan Ficoban
- Sarrera eta parkinga dohainik
- 600 euro zozketa ibilgailuak erosi edo
alokatzerakoan deskontua egiteko
Ficobako
2 eta 3 pabiloiak laket- eta aisia-ibilgailuen eskaintza zabalez beteko dira
asteburu honetan. Karabanak, kanperrak eta furgonetak eskainiko dira, salmentan
zein alokairuan. Gero eta
jende gehiagok jotzen du oporrak gozatzeko formula horretara, eta jende horren
neurrira egin da proposamena ere.
Caravantur-en,
bisitariak sakela guztietarako autokarabanak aurkituko ditu, azken
belaunaldietakoetatik hasita bigarren eskuko eskaintza merkeagoetaraino,
furgoneta kanperrak autokarabanen antzeko prestazioekin, baina txikiagoak
direnak. Gainera,
Caravantur-en, eskaintza zabala izango da kanperizatu litezkeen furgonetetan;
aukera hori ere boladan dago.
Dreamer,
Elios, Ford, Giottiline, Globecar, Itineo, Mclouis, Mcrent, Mercedes-Benz,
Opel, Pla, Plasy, Rápido Autocaravanas, Renault Road Car, Soller team, Sunlight
y Westfalia dira Caravantur-en bisitariek aurkituko dituzten marketako batzuk.
Gainera,
beste eragingarri bat ere izango da, izan ere, 600 euroko txartel bat zozkatuko
da ibilgailuak erosi edo alokatzerakoan deskontua egiteko balio izango duena.
Caravantur
azoka Diario Vascok eta Ficobak antolatzen dute, Autocasión.com-en
laguntzarekin.
Datu praktikoak
Ordutegia:
Ostiralean: 16:00 – 20:00 / Larunbatean eta igandean: 10:00 – 20:00
Sarrera eta parkinga dohainik
Roku is a streaming device, which is a reasonable roku activation and other Set-up Box. Roku is a bundle of amusement, where client can stream for boundless motion appears, web arrangement, news, animation and a lot more projects.
ResponderEliminar