I. Caravantur azokaren
balantzea: 50etik gora salerosketa eta 9.300 bisita
-
Azokak iraun duen bi egun eta erdietan, bi milioi eurotik gorako negozio
bolumena sortu da.
Asteburu honetan, Ficoban, I. Caravantur azoka izan da, eta, azokari buruzko datuek diotenez,
karabanen, camperren eta furgoneten sektorea oso osasuntsu dago. Aisialdirako ibilgailuen eskaintzak jarraitzaile ugari ditu gurean, I.
Caravantur azokak emandako datuek adierazten dutenez.
Guztira, 9.300 bisitari izan dira azokan, antolatzaileek espero baino
gehiago. Bestalde, aipatzekoa da haien
jatorria: Gipuzkoa osoko bisitariak ez ezik,
lurralde mugakideetakoak ere erakarri ditu azokak, hala nola Bizkaikoak,
Nafarroakoak eta Iparraldekoak.
Jendetza hori salmentetan ere nabaritu da. Izan ere, erakusketariek emandako datuen arabera, 50etik gora autokarabana
eta furgoneta salerosi dira –ohikoa da
azoka ondoko egunetan kopuru horrek gora egitea–. Era berean, nabarmentzekoa da asteburuan egin diren alokairu tratuen kopurua. Horiek horrela, kalkuluen arabera, azokak iraun duen bi egun eta erdietan,
bi milioi eurotik gorako negozio bolumena sortu da.
I. Caravantur azokan, aisialdirako ehun bat ibilgailu jarri dira bisitarien
eskuetan, erosteko eta alokatzeko: autokarabanak, camperrak eta furgonetak. Eskaintza askotarikoa izan da: azken belaunaldiko ibilgailuak zein bigarren
eskuko eskaintza merkeagoak; beren ezaugarriak kontuan izanik autokarabanak
baino gutxiago ez diren camper furgonetak, txikiagoak baina; eta camper bihur daitezkeen furgoneta ugari, aukera hori ere boladan dago
eta.
I always wanted to travel on such a minibus. It is like an American dream, isn't it? Moreover, I can say, that I have never been inside of these so called '' houses on wheels ''.
ResponderEliminarEverything is very open with a clear clarification of the challenges. It was really informative. Your website is useful. Thanks for sharing!
ResponderEliminarThis Site Can't Be Reached
The Information about these cars on your website is a very great step by the admin of this website. I really like this. This is very helpful for those peoples who wants to know about these kinds of news and info. So thank you so much. keep sharing info around the peoples. I'm a dissertation writer at professional dissertation writers which is the UAE the number 1 dissertation help provider at cheap rates.
ResponderEliminarVery informative article. Such articles are really blessed to find as they contains unique and straight to the point information. Now if any one finding Cheap Essay Writing Service realted to the cars, I will surely take help from this article to provide the service. Really great article. Keep it up!
ResponderEliminar