jueves, 6 de abril de 2017

Basquisite

Euskadik Nazioarteko Elikagai Aretoa edukiko du



2017an, nekazaritzako elikagaien industriako euskal enpresentzat erreferentziazko areto profesionala bihurtzea xede duen ekitaldi profesional berria egingo da. Ekitaldi hori elkano group enpresak antolatuko du, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

Azoka negozioa sortzera bideratuta dago erabat, eta, hala, enpresa erakusleak komertzialki hedatzeko tresna bat da. Izan ere, hedapen komertziala industria honen helburu garrantzitsu bat da.

Euskadiko nekazaritzako elikagaien sektoreak gero eta garrantzi handiagoa du ekonomian, eta espero dugu joera hori mantentzea. Joera hori egonkortu egin behar da, eta, horretarako, tresna ezberdinak erabili behar dira; areto honek, esaterako, sektoreko bi erronka handi lortzen lagun dezake: enpresen batez besteko tamaina handitzea eta haien nazioartekotzea eta merkatu-dibertsifikazioa areagotzea. BPGren %6,5eko ekarpena eta 3.500 milioi eurotik gorako fakturazioa ditu, baina ia salmenten %40a EAEn egiten da; enpresek %12 bakarrik saltzen dute atzerriko merkatuetara, eta hori guztizko esportazioen %3a besterik ez da.

Hain zuzen, merkatu berriak irekitzeko ikuspegiarekin Aretoak estrategia hirukoitza dauka:
Batetik, programa indartsu bat du gonbidatutako erosle nazionalekin (Horeca, txikizkako salmenta espezializatua eta saltoki handiak), zein internazionalekin (Alemania, Frantzia, Polonia, Holanda, Txekiar Errepublika edo Estatu Batuak). Bestetik, ekitaldiaren antolatzaileak, elkano group enpresak, lankidetzarako hitzarmena sinatu du Europako nekazaritzako elikagaien sektorean antolatzaile garrantzitsuenetako batekin, Fresh Montgomery konpainiarekin, eta, horren bidez, Erresuma Batuko erosle ugari bertaratuko dira azokara.

Eta, hirugarrenik, Azoka Ficoba erakustazokan ere egongo da, eta horrek Frantziako erakusketari eta bisitari profesionalak erakarriko ditu.

www.basquisite.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario