Gaur Tolouseraino (edo zenbaitek esaten duten bezala, Occitaniako Tolosararaino) egin degu joan etorria erakusketari potentzial batekin egoteko. 600 Km.tako bidaia. Goizeko 10:00tan irten gera lankide bat eta biok 14:00etan geneukan entrebistara ondo iristeko. Elkarrizketa honen atzetik hiru hilabete daramagu eta azkenean hitzordua lortu degunean dudarik gabe adostu dugu gure bidaiatxoa.
Sei ordutako (hiru joan eta hiru etorri) bidaia, lan bilera bat bezala planteatu degu eta hainbeste orduz elkarrekin egon eta gero, zenbait ideia eta erabaki finkatzeko aukera izango degu. Baita ere musikari buruz hitzegiteko aukera.
Bidean gelditu eta mokadu bat jan degu, arina, ez bait zaigu gustatzen tripa betearekin laneko hitzorduetara joatea. Frantsesekin harremanak dituzunean, arratsaldeko ordubietan bilera batera konbokatua izateko arriskua daukazu. Guretzako ez da ordu aproposena, bainan ez degu atzera botako ordu pare batengatik, ezta?
Iritsi beharreko helbidea oso erraz topatu degu eta horrek dagoeneko umore onez jarri gaitu edo hobe esanda, gure umore ona hobetu du. Bilerara punttu punttualak iritsi gera (guretzako ere puntualitatea oso garrantzitsua da) eta 45 minutuko aurkezpen bat egin degu.
Pozik atera gera, uste genuen baino hobe joan bait da bilera. Erakusketari bihurtzeko posibilitate asko ditu kontaktu honek, eta bai beraientzako bai Mendiexporako oso interesgarria izan daiteke beraien parte hartzea. Beste erakusketari batzuk berriz kontaktatzeko aukera ematen digu honek, eta gure artean esaten degun bezala, “domino efektua” eragiteko bultzada aproposa izan daiteke. Eta gainera, musikari buruz ere hitzegin degu, baita entzun ere.
Berandu iritsi gera bulegora baina kudeaketa honek, orain edo beranduago, bere eragin positiboa izango du gure aktibitatean. Hau jakinda, lasai joan gaitezke etxera.
miércoles, 25 de marzo de 2009
Toulousera joan-etorria
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Abogado Trafico Virginia ChesterfieldThank you for sharing most informative post.
ResponderEliminar