martes, 17 de marzo de 2009

GRUPO LICEAGA

Amaiaren post aren ildoan, Costrucoba eraikiz alegia, pasadan ostegunean bisitatu genuen enpresa bati buruz jardun nahiko nuke, Grupo Liceaga. Ostegun eta ostiral bitartean ezagutzera eman zituzten bulego berriak Errenterian. Proiektu berri hau “Ideien eraikin bat” moduan definitu dute, bertan taldea osatzen duten zazpi enpresak bateratzen direlarik.

Inaugurazioan Oscar Liceagak, taldeko buruak, eta beste hainbatek parte hartu zuten, eta guztien hitzetan ilusioa eta batez ere garai honetan hain beharrezkoa den indarra eta egin nahia antzematen ziren. Jaso genuen harrera eta tratamentua guztiz atsegina eta hunkigarria izan ziren benetan, bertako langileen aldetik, horien artean Juan José Mahave jauna. Bertan sortu zen giro ederrak zirrara ezin hobea sortzen zuelarik.

Lan orduez kanpo, lan egitea, ez da beti gustagarria, baina Amaiaren izenean ere esan dezaket oso gustora egon ginela, instalazioak ikusgarriak dira eta sinesgarria da benetan enpresa honek aditzera eman nahi duena , “pertsonak direla aktibo garrantzitsuena” ala “plazera lanagatik plazera eta bezeroarekin konpromisoa” direla Taldearen balio nagusiak.

1 comentario:

  1. Our poker room features high stakes, live-action poker from Texas Hold'em to Omaha Hi-Lo and Seven-Card Stud. The room has forty two tv screens, a Sports Bar, Snack Bar, and dedicated parking for easy entry. Wimberley Interiors designed the on line casino flooring to emit 룰렛 the environment of dynamic and vibrant luxury.

    ResponderEliminar