viernes, 8 de mayo de 2009

AMIGOS , MONTAÑA Y VIAJES




Ficoban lan egiteak beti eman digu oso aberasgarria den aukera bat. Pertsonak ezagutzea.
Ezagutu dugu oso jende ezberdina erakusketari, hizlari, kolaboratzaile beste batzuen artean.

Batzuk lehendik lagunak ziren eta beste batzuk berriak.

MONTAÑA
Argazkian ikusten duzuen eskiatzailea gure betiko laguna da, Ricardo Sempere EMAN-go gerentea eta ABLA –ko erakusketaria. Argazkia Dolomitas-en hartuta dago eta “Ricar” Felipe Uriarteren arrastoa jarraitzen ari da.
Bai ondo irakurri duzue “Gure Felipe” Ficoban esaten dugun bezala, euskal mendizale historikoa, Mendiak eta Herriak-en gerentea eta MENDIEXPO-ren sustatzailetako bat.
Zer esan Felipeari buruz…
Sanjuandarra ezagutzen duzuenak ulertuko didazue…

VIAJES
Atzo ABLA-ko batzorde antolatzailea ospatu genuen eta benetan oso pozgarria izan zen. Nahiz eta zailtasun asko egon determinazio eta energia osoz animatu gaituzte (batzordean dauden enpresek ) ABLA 2010 inoiz baino indartsuago egiteko.
Hor ere “pertsonak” ditugu. Bilera eta gero, Monika, Elena eta nik aukera izan genuen ASMATU-ko Angel Elberdin eta PHOTOGRAFIKA-ko (Otzarreta) Silvia Chaves eta Iñigo Gesalagarekin bazkaltzeko.
Silvia eta Iñigok Etiopiara egindako bidaiaren azalpen ederra eman ziguten. Eta han bizi eta ikusi zituzten umeak, pobrezia eta esperientziak aipatzekoak dira. Gure gaur egungo gizarteari buruz ere filosofatu genuen.

Montaña y Viajes dos actividades donde encontramos a personas que tienen mucho que decir, mucho.


Un mensaje de apoyo para Alberto Iñurrategi y Mikel Zabalza (habituales de Mendiexpo) que junto a Juan Vallejo están intentado una vía en el Makalu, que indica que el como es, a veces, más importante que la meta misma.

1 comentario:

  1. Ados nago zurekin.
    El "como" a veces se nos olvida por el camino... tanto para alcanzar una cima como para organizar un simple evento.

    ResponderEliminar