miércoles, 15 de abril de 2009

ERAKUSKETARIAREN ERANTZUKIZUNA











Datorren apirilak 23 an “Erakusketarien mintegia” ospatzen dugu. Mintegi honetan erakusketariak azoka bati etekin handiena atera diezaion egin behar dituen lan, antolaketa, eta pausu guztiak azaltzen ditugu. Honek zer esan nahi du? Ba oso erreza eta logikoa da: azoka bat ondo atera dadin erantzukizun desberdinak daude; alde batetik antolatzailearena (FICOBA rena) eta bestalde erakusketariarena. Bai! erakusketariak ere ondo egin behar du bere lana emaitzak ahalik eta hoberenak izan daitezen. Hala ere egin beharreko lan hau, dirudiena baino errexagoa izaten da. Bi adibidie errex jarrito ditut:
Bazen behin A enpresa.
Bere parte hartzea “a lo grande” izatea nahi zuen. Hoiek izan ziren gerentearen hitzak. Kriston stand polita jarri zuten. 36 metro karratuko diseinuzko irla bat. Standean 6.000 € baino gehiago inbertitu zituen, dekoratzaile eta guzti. Baina …..
- Ez zituen gonbidapenik bere bezero eta bezero potentzialen artean banatu.
- Ez zituen lortu beharreko helburu argi batzu definitu.
- Produktu berri tekniko bat aurkezten zuen baina standean azalpenak ematen zituenek ez zuten produktu berri hori oraindik ondo ezagutzen.
- Egun batean enpresako komertzial guztiak etorri ziren standa atenditzera baina beraien artean, koadrilan bezala, hitzegiten hasi ziren talde txikitan eta bisitaria, bezeroak zirela pentsatuz, ez ziren standera sartzen ausartzen.

Hiru hilabete pasa zirenean …..
azokan oso gende gutxi etorri zela komentatu zuten eta gainera ez zuela inork deitu beraien enpresara FICOBA –ko azokan ezagutu zirela esanez. Hau, objetiboki, emaitza ezin onak izan dituen azoka batian gertatu zitzaigun.

Bazen beste behin B enpresa.
Enpresa ertaina zen. Diruz eta denboraz justu samar zebilen baina bazekien promozioa inoiz baino garrantzitsua zela. Stand txikiena kontratatu zuen, 12 metro karratu 1000 € tan. Stand modular bat, mobiliario eta guzti. Zer egin zuen?
- Mostradore batian pantaila bat jarri eta bi minutuko pelikula baten bitartez bere produktuen funtzionamendua aurkezten zuen.
- Bi pertsona standean, gendearen galderak ondo atenditzeko jarrerarekin eta beraien datuak hartuz.
- Zenbait bezero eta bezero potentzialekin azoka hasi baino lehenago ordua emana zuten standean bertan elkar ikusi eta hitzegiteko, zeren gonbidapenak bidaltzeaz gain teléfonoz ere kontaktatu baitzuten.

Hiru hilabete pasa zirenean …
oso ondo atera zitzaiela esan ziguten. Azoka pasa bezain laster, azokako kontaktuei deitu eta bezeroen enpresatan bisita eginez pedido politak lortu zituztela; eta hurrengo batian beraien parte hartzea hobetzen saiatuko zirela.


Ondorioa zein den?Azoka bat erakusketarientzat ez da magikoa. Lana egin behar da. Dirua eta denbora inbertitu behar da. Baina gauzak ondo prestatuz etekina benetan ona izan daiteke . Eta gehiago oraindik: azoka batetan ondo parte hartzea dirudiena baino gutxiago kostatzen da, bai diruz eta bai denboraz.

1 comentario:

  1. Delve into the Erakusketa Foundation's commitment to cultural preservation. Explore your website to understand the significance of our work.

    ResponderEliminar