Umeek hitzordua dute Ficobako
EHPrekin
PIN, PAN, PUN, Ficobako Eguberrietako Haur Parkea berriz dator aurten
erakustazokara, Gipuzkoa osoko 3 urtetik 13ra bitarteko ume eta gazteen
gozamenerako. Haientzako guztientzako hiru pabiloi egongo dira, abenduaren
22tik urtarrilaren 4ra arte, tarte on bat pasatzeko proposamenez eta motiboz
beteta. Eta hori guztia, ilararik eta jende-pilaketarik gabe, tokia mugatu
egingo baita, lasaitasunez gozatu ahal izateko.
Eguberrietako Haur Parkera joango direnek bi berritasun nabarmen aurkituko
dituzte. Lehenengo pabiloian, eszenatoki bat jarriko da, hainbat jarduera
egiteko; esaterako, euskal karaokearen jaiak, xaboi-burbuilekin batera, edo
disko-festak. Eta beste berritasun bat zakurrak maite dituztenentzat pentsatuta
dago, hezteko ikastaroetan parte hartu ahal izango baitute.
Eguberrietako
horrelako edozein parketan ohizkoa den bezala, barrakek ere bere protagonismoa
izango dute. Ez dira faltako matxinsaltoak, haurrentzako talka-autoak, baby
hegalaria, dragoia eta ohe elastikoak. Iazko arrakastaren ondoren, Bubble
Soccer ere berriz egingo da. Jolas horretan, futbola, talkak, segurtasuna eta
dibertimendua nahasten dira burbuila baten barruan. Battlefield Live jolasa ere
izango da. Horretan, parte hartzen dutenak azken belaunaldiko bideojoko bateko
protagonistak balira bezala sentituko dira, izpi infragorriekin lehiatuz.
Teknologiak ere bere lekua izango
du EHPn. Tailerrak egingo dira: robotika eta softwaren inguruan, eta beste gai
batzuetako tailerrak ere bai: arrantza, txokolatezko piruletak egitea,
eskumuturrekoak eta haize-helizeak egitea, Gabon eskulanak, Gabon kantak
jotzeko tresnak, sorkuntza eta irudimena sustatzeko aktibitate
eta taldekako jolasak, globoflexia, eta zirkoan erabiltzen diren elementuak,
malabarak adibidez, egiteko tailerrak, besteak beste.
Helbide honetan begira daitezke jardueren ordutegiak: http://pin.ficoba.org