Bioterra 2014, jende
ororentzako produktu ekologikoen azoka, berriz dator Ficobara, ekainaren 6tik
8ra
- Inauguratzeko bi hilabete geratzen dira, eta,
dagoeneko, Bioterrak bertako erakusketa-gunearen %75a saldu du
- Azokak helburu
kualitatiboak jarri ditu bere hamaikagarren ediziorako
Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia
Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Bioterra Azokak bigarren hamarkadari
ekin dio, nagusiki helburu kualitatiboak ezarrita. Ficobako pabiloietan ia erakusketa-gune osoa hartuta, azokaren ardura
dutenek eskaintzaren kalitatea handitzea dute jomuga, bai erakusketa aldetik
bai dibulgazio aldetik.
Alde horretatik, dibertsifikatzeko prozesu
garrantzitsu bat gertatzen ari da erakusketaren proposamenean. Elikagai ekologikoen eskaintzak ohiz izan duen eta oraindik ere duen
garrantziaz gainera, beste proposamen batzuk ere gehitzen ari dira; adibidez,
kosmetika ekologikoa eta higiene naturala, ehun-gai eta osagarri naturalak,
habitat osasungarria edo ikuspegi ekologikoarekin bat egiten duten sektore
berriak, esaterako, moda, slow fashion
kontzeptuarekin. Eskaintza
aberaste horren ondorioz, erakusketari berriak etorri dira, milaka bisitari
biltzen duen Bioterra bezalako azoka batek erakarrita. Gaur
egun, oraindik bi hilabete falta dira azoka inauguratzeko, eta, dagoeneko,
salduta dago tokiaren %75a.
Izaera partizipatiboa
Baina Bioterrak ezaugarririk
baldin badu, hori bere izaera partizipatiboa da. Horregatik, aurreko edizioetan bezala, erakusketa-gunera egiten den bisita
ez da begiratzeko bakarrik izango. Produktuak dastatu ahal izango dira, erosi,
Ficobako pabiloietan dagoen jatetxeko proposamen ekologikoak gozatu, edo
sukaldaritzako erakustaldiak ere zuzenean gozatu.
Eta bisitaldia osatzeko, beste aukera bat da dibulagazioko hitzaldi
ugarietako batera joatea; edo tailer praktikoetara ere joan zaitezke, dela
laborantza ekologikoan sartzeko tailerretara, dela terapia alternatiboen
tailerrera, edo, era berean, kosmetikako, bioeraikuntzako edo energia berriztagarrietako
erakustaldiak ere ikus ditzakezu. Badira familiarekin ere goza daitezkeen
jarduerak; izan ere, umeekin joaten direnekin pentsatuta, Bioterrak izaera didaktikoa duten tailerrak eta jokoak ere
antolatzen ditu. Proposamen eta jarduera ugari; eta horrek guztiak jende
ororentzako azoka ekologiko egokia bihurtzen du Bioterra.
Datu praktikoak
Ordutegiak: Ostiralean: 10:00 - 20:00
Larunbatean:
10:00 - 21:00
Igandean: 10:00 - 20:00
Sarreraren prezioa: 3 euro. 12 urte arteko
umeak, dohainik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario