miércoles, 18 de junio de 2014

Artisau garagardoaren azoka


Artekaña Euskadin sektoreko erreferentziazko azoka bihurtzeko helburuarekin dator Ficobara


Ficoba hitzordu handi bat bihurtuko da irailaren 20an artisau-garagardoaren zale direnentzat. Etengabeko ordutegian, 12:00etatik 02:00etara, bertaratzen direnek aukera izango dute artisau-garagardo askotarikoak dastatzeko, baina, era berean, jarduera ugari ere gozatu ahal izango dituzte. Azokan, animazioa izango da egun osoan: musika-emanaldiak zuzenean, dastaketak eta elkartzeak, tailerrak, artisau-garagardo loteen zozketak, gastronomia... eta, horrekin batera, vinilo-diskoaren azoka ere egingo da.

Sarrerak 5 euro balio izango du. Prezio horretan, azokako edalontzi ofiziala eta kaña erdia sartuta daude. Edalontziak serigrafiatuta egongo dira, eta 2 euroraino bitarteko garagardoak dastatu ahal izango dira.

Azokan, epaimahai espezializatu batek eta bertaratzen den jendeak garagardo gogokoena bozkatuko dute. Horrenbestez, Epaimahaiaren saria bere estilora ondoen egokitzen den garagardoari emango diote, eta Jendearen saria, bertaratuek aukeratutako artisau-garagardo onenarentzat izango da.


Artekaña azoka, dagoeneko, arrakastaz egin izan da Valladoliden, bi ediziotan. Orain, sustatzaileek ekitaldia Euskadira ekartzea erabaki dute; izan ere, beste leku askotan bezala, hemen ere, artisau-garagardoak gero eta onarpen handiagoa dauka merkatuan. Horregatik, azokak erabat izaera ludikoa duen arren, asmoa ere badakar Ficobara artisau-garagardoa sustatzen, saltzen eta haien markak tokia egiten laguntzen duen tresna ere izateko, eta, era berean, merkatu-bide berriak irekitzeko parte hartzen duten erakusketarientzat. Era berean, Artekañak foro bat bihurtu nahi du, artisau-garagardoaren kulturaren inguruan ezagutza sortzeko, tailerrak eta dastaketak antolatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario