Artekaña azoka beste
data batean egingo da: urriaren 18an, Ficoban
Artekaña garagardo
artisauaren lehenengo edizioa urriaren 18an (larunbatean) egingo da, hasiera
batean iragarri zen moduan -irailaren 20ean- egin beharrean. Data aldaketa horren arrazoia da azokan parte hartuko duten garagardogile
txikiak aste batzuk gehiago behar dituztela garagardoaren ekoizpenerako; izan
ere, haien ekoizpena murriztu egin da udan zehar mota horretako garagardoak
gehiago kontsumitzen direlako.
Artekaña azoka, dagoeneko, arrakastaz egin izan da Valladoliden, bi
ediziotan. Orain, sustatzaileek ekitaldia
Euskadira ekartzea erabaki dute; izan ere, beste leku askotan bezala, hemen
ere, artisau-garagardoak gero eta onarpen handiagoa dauka merkatuan. Horregatik, azokak erabat izaera ludikoa duen arren, asmoa ere badakar
Ficobara artisau-garagardoa sustatzen, saltzen eta haien markak tokia egiten
laguntzen duen tresna ere izateko, eta, era berean, merkatu-bide berriak
irekitzeko parte hartzen duten erakusketarientzat. Era berean, Artekañak foro bat bihurtu nahi du, artisau-garagardoaren
kulturaren inguruan ezagutza sortzeko, tailerrak eta dastaketak antolatuz.
Artekaña: artisau garagardoa eta askoz gehiago
Etengabeko ordutegian, 12:00etatik 02:00etara, bertaratzen direnek aukera
izango dute artisau-garagardo askotarikoak dastatzeko, baina, era berean,
jarduera ugari ere gozatu ahal izango dituzte. Azokan, animazioa izango da egun osoan: musika-emanaldiak zuzenean, dastaketak eta elkartzeak, tailerrak,
artisau-garagardo loteen zozketak, gastronomia... eta, horrekin batera,
vinilo-diskoaren azoka ere egingo da.
Sarrerak 5 euro balio
izango du. Prezio horretan, azokako edalontzi
ofiziala eta kaña erdia sartuta daude. Edalontziak serigrafiatuta egongo dira, eta 2 euroraino bitarteko
garagardoak dastatu ahal izango dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario