miércoles, 19 de marzo de 2014

Zaharkinen azoka

III. Zaharkinen Azoka eta Erakusketa Handia Ficoban

Zaharkinen III. Azoka eta Erakusketa Handia Irunera iritsiko da martxoaren 21, 22, eta 23an, 40 erakusketari baino gehiagorekin; bertan, aurreko mendeetako altzariak eta bitxiak zein liburuak erakutsiko dira.

Curiosity Antic enpresak antolatzen duen azoka hau martxoaren 21ean hasiko da 17:00etan, Ficoban. Espainiako lurraldeko bazter guztietatik etorritako erakusketariak bilduko dira beren bitxiak, antzinako arropak, liburuak, zeramika, jostailuak, aurreko mendetako "Vintage" altzariak zein objektuak erakusteko eta saltzeko, “oso modan baitaude egungo apainketan”.
Nahi duten guztiek hurbildu ahalko dira eta bildumagintzako eta apaingintzako pieza “aparteko” osatutako selekzio handi bat ikusteko, betiere gutxienez 50 urteko antzinatasunarekin, arrazoizko prezioetan.
Barrutirako sarrera hiru euro kostatuko da eta igandean egingo den 200 euroko zozketan parte hartzeko eskubidea emango du, erakusketaren edozein postutan gastatzeko. 12 urtetik beherakoak doan sartu ahal izango dira azokan.
Larunbatean, hilaren 22an, 18:00etan hainbat piezen enkantea egingo da. Gutxieneko irteera prezioa euro 1 izango da, eta nahikoa izango da eskua altxatzea mahuka bat etxera eramateko.
Ordutegia
Ostiralean, 17.00 - 21.00.     
Larunbat eta igandean,11.00etatik 21.00etara.

1 comentario:

  1. The appears to be an older blog post discussing a specific topic or subject for readers to explore. Although the page is currently inaccessible, it represents the kind of online information that benefits from careful reading and independent evaluation before drawing conclusions.
    This connects with Reviews for the Research Guardian because evaluating online information also requires attention to credibility, accuracy, and user experiences. Reviews can provide additional perspectives that help readers assess the quality, reliability, and usefulness of a research-related service.

    ResponderEliminar