We are standar,
Cápsula eta Zea Mays taldeen kontzertua irailaren 27an, Ficoban
Ficobak
aurrera jarraitzen du kontzertuak egiteko gune aproposa gisa kokatzeko duen
estrategian. Uztailaren 19an iragarri den Pitbull-en kontzertuari gehitzen zaio
orain Irun Rock Jaialdiaren V. Edizioa. Momentuz, irailaren 27an, Ficoban
egingo den ekimen hori antolatu dutenek We are standar, Cápsula eta Zea Mays
taldeen emanaldia iragarri dute; dena den, kartela beste talde batzuekin
osatuko da eta guztiaren berri emango da datozen asteetan. Lehenengo bostehun
sarrera salgai jarriko dira apirilaren 15ean, 15 euroko prezioan epe jakin
batean.
Ficoba, barruti segurua eta
erabilera anitzekoa, baita kontzertuak eskaintzeko ere
Kontzertu
antolatzaileek bereziki hiru ezaugarri baloratzen dituzte: segurtasuna
–ezinbestekoa da ekintza mota horietan-, instalazioen polibalentzia –kontzertu
formatu asko ahalbidetzen duena- eta daukan irisgarritasun egokia; gainera
orain bultzatzen da aparkalekua doan delako eta Topoaren ondoan dagoelako.
Ficobak inbertsio
garrantzitsuak egin ditu segurtasunaren eremuan, adibidez, 3. pabiloia husteko
ahalmena areagotu egin du eta formatu handiko kontzertuak egin ahal dira bertan
-5.000 pertsona zutik-, edo sarbide berriak sortu dira 3. Pabiloiaren eta
barruko erakusketa gunearen artean; horrela, 6.500 metro koadro
dituen toki horretako bisitarien fluxua hobetu ahal da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario