viernes, 7 de noviembre de 2014


Ficobak bete-beteta dauka azaroko kartela


Azaroan zehar, Ficoba jardunean egongo da etengabe. Lehen asteburu honetan, Irun Stock Market merkatuaren bigarren edizioa izan dugu, eta aurten, 90 saltokik parte hartu dute, iazko 61 standenaldean.

Datorren asteburua izango da lanpetuenetako bat Ficoban. Ostiralean, azaroak 7, Gran Desembalaje - Antigoaleko gauzen Azokaren IV. edizioak ateak zabalduko ditu, eta igandera arte egongo da irekita. Larunbatean, azaroak 8, Ficobak Izuaren Pasabidea antolatuko du hirugarren urtez. Kale-antzerki honen bidez, publikoak aukera izango du izuaren eta suspensearen munduko pertsonaiak lanean ikusteko. Gauean, barrutia musika-eszenatoki bihurtuko da, Irun Zuzenean Jaialdia hartzeko, eta  Nikki Hill eta Dave Alvin & Phil Alvin with the Guilty Ones estatubatuarren eta Last Fair Deal Bilboko taldearen emanaldiak izango ditugu ikusgai.    

Azaroaren 12an Enpleguaren XIII. Astea ospatuko da, Bidasoa Bizirik sozietateak antolatutakoa, eta azaroaren 15ean eta 16an, Ficobara itzuliko da Sportjam Akzio Zaleen Azokaren bederatzigarren edizioa, kirolekin, modarekin, motorrarekin eta turismoarekin. 

Hurrengo asteburuan, azaroaren 21etik 23ra arte, Ficoauto bigarren eskuko ibilgailuen azokak hartuko du errelebua, eta bertan parte hartuko dute Gipuzkoan jarduten diren auto-markarik garrantzitsuenak eta automobilgintzaren sektoreko beste hainbat enpresak. Ekitaldiak barrutiko hiru pabilioi eta kanpoko erakusketa-eremuaren parte bat hartuko ditu.

Gainera, azoka-barrutian bestelako ekitaldiak ere ospatuko dira, hala nola Irungo eta Hondarribiko Turismo Mahaia (azaroak 13), ekintzaileen proiektuak aitortzen dituzten Irun Ekintzan Sarien banaketa (azaroak 18) eta Resot Proiektuaren (Sozialki Arduratsua den Mugaz Gaindiko Lurralde Proiektua) jardunaldi berria. Horrez gain, yateetako kapitain eta patroi izateko azterketak egingo dira.

Azaroko egutegia
  • Urriak 31 / azaroak 2. II Irun Stock Market
  • Azaroak 7-9. IV. Antigoaleko gauzen Azoka - Gran Desembalaje
  • Azaroak 8.  Izuaren Pasabidea
  • Azaroak 8.  Irun Zuzenean Jaialdia
  • Azaroak 12.  Enpleguaren Astea
  • Azaroak 13. Turismo Mahaia
  • Azaroak 15-16. IX. Sportjam
  • Azaroak 18.  II. Irun Ekintzan Sarien banaketa
  • Azaroak 20.  Resot Proiektuaren jardunaldia
  • Azaroak 21-23. Ficoauto
  • Azaroak 26-27. Yateetako kapitain eta patroi izateko azterketak



No hay comentarios:

Publicar un comentario