Ficobak Eguberrietako aldia inauguratzen du
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokaren bitartez
Urtero bezala, Euskal Kostaldeko Azokak
hasiera ematen dizkio eguberrietako jarduerei Ficoban. Azokak aurten 60 bat erakusketariren parte-hartzea izango du, eta eskaintza
askotarikoa ekarriko dute azokara.
Euskal Kostaldeko Azokaren ezaugarria da estatuko bazter guztietako eta
Iparraldeko erakusketariak ekartzeko duen gaitasuna. Baina aurten ahalegin
berezia izan da gipuzkoar merkataritzaren presentzia lortzeko, eta horretarako
informazio kanpaina berezi bat egin da lurraldeko merkataritza elkarte
guztiekin eta Merkataritza Federazioarekin. Horren emaitza da erakusketarien
%30 etorriko direla Gipuzkoatik, haietako 9, Irundik.
Gastronomia,
dekorazioa, moda, sukaldeko tresneria eta
askoz gehiago
Aurten ere Euskal Kostaldeko Azokaren ezaugarria izango da bere eskaintza zabala
eta askotarikoa. Hartan, jatorrizko gastronomia izenaz ezagutzen den hori da
nabarmenduko dena. Ficoba pabiloiak
beteko dituzte elikagai zoragarri hauek: Landetako foieak eta ahateak,
Iparraldeko marmeladek, Valentziako laranjek, Burgosko odolkiek, Santoñako
antxoek, Idiazabalgo gaztak, Aragoiko gastronomiak eta Bizkaiako zein
Nafarroako postre-produktuek.
Eskaintza tentagarri horrez gain, beste proposamen interesgarri asko ere
izango dira: haurrentzako moda eta haur txikientzako osagarriak, adinekoentzako
mugikortasuna ahalbidetzeko elementuak, sukaldeko eta etxeko tresneria, autoak,
dekorazioa (orokorra eta eguberrietakoa) eta oparitzeko artikulu asko eta asko.
Haur txikienentzako
jarduerak
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka ekitaldi egokia da familia
osoarentzako. Hori gogoan genuela, hainbat jarduera antolatu dira txikienak
entretenitzeko. Ficobako pabiloietan
puzgarriak eta tren txiki bat instalatuko dira txikienentzat -azken hau euro
baten prezioan-, ardi latxaren txirrista, joko didaktikoak –gurasoek ere parte
hartu ahalko dute-, eta, jakina, Olentzero ere ez da faltako. Azoka egunero
bisitatuko du eta umeen eskutitzak jasoko ditu. Arratsaldero, 17:30ean
txokolate-jatea izango da txikienentzat.
Elkartasunezko atala
14 elkartek eta GKEk erantzun dute Ficobak
egindako deiari, Eguberrietako Azokan parte hartzeko. DYA Gipuzkoa, Intermon
Oxfam, Chernobilen Lagunak, Amigos Solidarios, Irungo Hiritar Foroa, Txingudi
Vida GKE, Cáritas Gipuzkoa, Irungo Gurutze Gorria, Luis de Uranzu elkartea,
Aurreratu Elkartea, Garapen
bateragarrira Elkartea (Harapan proiektua), Oroitza (Hendaya), Doa eta Alboan
dira Elkartuz ekimenean parte hartzea erabaki dutenak. Euskal Kostaldeko
Eguberrietako Azokak sustatu du ekimen hau, eduki gehiago eransteko asmoarekin.
Erakunde horien parte hartzearekin balioak eta eduki sozialak zein
elkartasunezkoak erantsi ahalko zaizkio azokari. Aldi berean, elkarte eta GKE
hauei beren jarduerak eta helburuak ezagutarazteko aukera emango zaie urtez
urte Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokara etortzen diren milaka bisitariei.
Elkarte eta GKE hauen presentzia Euskal Kostaldeko Azoka bisitatzeko beste
pizgarri bat da, bai edukien ikuspegitik bai erakunde horiek proposatuko
dituzten jarduerengatik. Adibide bat jartze aldera, azoka egun guztietan gosearen aurkako
kanpainari buruzko erakusketa ekarriko du Caritasek azokara.
Irungo III. Artisautza Erakustokia
Ficobara hurbiltzeko beste
pizgarri bat Irungo Artisautzaren III. Erakustokia izango da.Ekimen hori Gabiltza
Elkarteak bultzatu du (Gipuzkoako Artisauen Elkartea). Ficobako
1 pabiloian Gipuzkoa osoko 20 artisau bilduko dira. Horiek ere askotariko
eskaintza ekarriko dute, ia lanbide guztiak egongo dira ordezkatuta. Adibide
gisa eta besteak beste, hauek ikusi ahalko dira: egurra zizelkatzea, egurrezko
jostailuak, koadernatzea... Artisauen eskaintza zabala erosi ahal izango da eta
horrez gain, egunero, 12:00etatik 13:30era egingo diren lanbideei buruzko
erakusketa-tailerrez disfrutatu ahalko du publikoak. Panpina natural bat ere
egin ahalko da (tailer parte-hartzailea), bitxigintza-lanak (erakus-tailerra),
beirazko mosaikoa (parte-hartzeko tailerra) eta argiztapena zein kaligrafia
(erakus-tailerra).
Artisautza Erakustokiaren irekiera-ordutegia Eguberrietako Azokaren ordutegi
bera izango da: 11:00etatik 20:00:00etara izango da, etenik gabe.
Datu praktikoak
Sarreraren prezioa 3 eurokoa izango da eta hamabi urtetik beherako umeek ez
dute sarrera ordainduko. Gainera, egunero 100 euroko txartela bat zozketatuko
da Azokan bertan gastatzeko.
http://expo.ficoba.org