viernes, 28 de diciembre de 2012

Ficobako Eguberrietako Haur parkea


4.000tik gora dira dagoeneko Ficobako Eguberrietako Haur parkeko 5.000 m2-ez gozatu duten haurrak  

Gipuzkoako bazter guztietatik etorritako milaka haurrek izan dute dagoeneko Ficobako EHPn eskaintzen diren proposamen ludiko eta didaktikoez gozatzeko aukera. Baina, aurreko urteetan gertatutakoa aintzat hartuz gero, esan liteke gaurtik aurrera etorriko dela bisitari kopuru handiena Eguberrietako Haur Parkera.

Jarduera-proposamen berriak ekarri ditu Ficobako EHPak edizio honetan.  Eskaintza hori harrera bikaina ari da izaten bisitarien aldetik, kalitatea duelako eta zabala delako. Bereziki, Eguberrietako Haur Parke honetako berritasun nagusia diren teknologiarekin lotutako proposamenak. Etengabeko jarduna erregistratzen da errobotika tailerrean eta software libreko gunean, eta beste horrenbeste planetariumean eta  auto telegidatuentzako pistan.

Baina aktibitatea ikaragarria da Ficobako 2. pabiloian ere; bertan, haurrek arratsaldea igaro dezakete hango tailerretan parte hartuz (aurpegiak eta aurpegikoak margotuz, haize-errota bat eginez, birziklatutako materialarekin kaxak eginez, taldekako jokoetan, gurasoen eta seme-alaben arteko jolasetan…) edo bertan izango diren puzgarrietakoren batean jolastuz.

Eta betiko barrakak nahiago dituztenek Ficobako 3 pabiloian proposamen zabala aurkituko dute: matxinsaltoak, haurren trena, baby hegalaria, haurrentzako talka autoen pista eta, jakina, ohe elastikoak.




Datu praktikoak:
ORDUTEGIA:
15.00etatik 20:00etara
DATAK:
Urtarrilaren 4ra arte (egun hori barne)(Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean  ITXITA)
PREZIOAK:
13 urte arteko haurrek: 7 €.
Helduek: 6 € 10 ume baino gehiagoko taldeak: 5€ ume bakoitzeko (+1heldu laguntzaile doan)
3 urtetik beherako umeak: Doan
Familia ugariak (txartelarekin): 5€ ume bakoitzeko.
http://pin.ficoba.org

5 comentarios:

  1. I read this blog.It is very helpful for me.If you are looking for the best Mba Dissertation Proposal Writing Service provider.You can easily contact with me.

    ResponderEliminar
  2. Thanks for sharing this nice post!If you are looking to buy an online Gift online pakistan service at a cheap price.You can easily make a call.I will give you the better feedback and response.

    ResponderEliminar
  3. Great blog!I have read this blog for the last night.It was really helpful and informative for me and all the readers.If you are looking to buy clothes online pakistan for those people who are interested to avail this service at an affordable and reasonable price.

    ResponderEliminar
  4. Hey guys! If some o you necessity assistance with essay so dont be shy and be raedy for help! Excellent luck and have fun with it! So dont be shy adn chek this write my essays and be raedy for wins! Appreciate your day and be happy! enjoy!

    ResponderEliminar
  5. Arrived promptly, good hutch easily assembled & reasonable quality for price, armani discount code thank you for coming this site.

    ResponderEliminar