Aurten ere Ficoba ra
itzuliko da jendeak irrika handienaz itxaroten duen jardueretako bat: Eguberrietako
Pin, Pan, Pun Haur-parkea, abenduaren 22an ateak zabaldu eta urtarrilaren 4ra
arte egongo dena. Bi aste horietan Ficoba ko hiru pabiloiak haurrez eta helduez beteko
dira, Haur Parkeak edizio honetan eskaintzen dituen proposamen mordoaz gozatzeko
prest.
Planetariuma Ficoba ra iristen da
Planeta Mugikorraren proposamena. Ekimen honen asmoa da astronomiaren mundua
hurbiltzea eta horrela jakin eta deskubritu ahalko da zergatik den
desberdina zerua gauero. Hori guztia
kupula puzgarri batean. Bertan kupula osoko bideoak proiektatzen dira eta
horrekin erabateko murgilketa sentsazioa lortzen da.
Umeentzako errobotika tailerrean beren lehenengo errobota programatzen
ikasiko dute, beren oinarrizko osagaiak zeintzuk diren jakin ondoren. Errobotika
gaiaz ere arituko da software librerako gunean. Bertan 15 ordenagailu
instalatuko dira. Gehienek internetarako sarrera izango dute eta bisitariak
horietaz baliatu ahali zango dute jokatzeko eta didaktikoagoak eta
hezkuntzazkoagoak diren proposamenetarako, hala nola errobotikaren hastapenetan
aritzeko.
Ordenagailu-gune horrek ezaugarri berezi bat dauka: denak birziklatuak
dira. Ekimen horrekin agerian jarri nahi zaie umeei eta gurasoei ordenagailuen
eta jokoetarako sarbidea (joko ludikoak zein didaktikoak) askoz merkeagoa izan
ahal dela eta jakina, besteak bezain dibertigarriak izanik, software librea
duten birziklatutako ordenagailuak erabiliz. Internet Euskadik koordinatzen du gune hori
KZgunearekin eta reciclanet
enpresarekin.
Baina dibertsio tradizionalagoak
nahi dituztenentzat, Bidasoako Automodelismo Klubarekin lortutako akordioari
esker, auto telegidatuen lasterketa pista batez gozatu ahalko dute abiadura
maite dutenek. Eta, jakina, Ficoba ko
EHPan tailer asko ere izango dira (aurpegiak eta aurpegikoak margotzeko tailerrak, haize-errota
bat egiteko tailerra, birziklatutako materialarekin kaxak egiteko, taldekako
jokoak, gurasoen eta seme-alaben arteko jolasak…) puzgarri multzo bat
instalatuko da Ficoba n Uvescoren
eskutik, 3 urtetik beherakoentzako ludoteka bat eta azoka atrakzioak. Hitzorduari
huts egin gabe bertan izango dira matxinsalto, haurren trena, baby hegalaria,
haurrentzako talka autoen pista eta ohe elastikoak.
Eta ez da hor amaitzen Ficoba ko EHParen eskaintza. Aurten ere Txingudi
Zerbitzuak erakundeak berezko gunea erreserbatu du eta ura izango da gune
horretako gai nagusia. Helburua urarekin jolastea eta bere ziklo osoa ezagutzera
ematea da Bidasoa eskualdean. Hori guztia ikus-entzunezko materialaren
bitartez, bai umeentzat bai helduentzat, eta Oka Joko erraldoi baten bitartez
ere bai.
Gurutze Gorriak ere errepikatzen du esperientzia, eta aurten Ficoba ko Eguberrietako Haur Parkera programa oso
bate karri du. Bertan hauek sartzen dira: ordenagailuak eta hezkuntza-jokoak,
irrati tailer bat, pintura tailer bat eta anbulantzia bat (umeak bertara igo
ahali zango dira).
Eskaintza honekin, Eguberrietako
Haur Parkeak 3 eta 13 urte bitarteko neska-mutil guztien nahiak ase nahi ditu. Gipuzkoako
bazter guztietako neska-mutilak eta beren familiak, zeren eta Ficoba ko EHParen asmoa baita lurraldeko txoko
guztietara iristea, baita Ficoba ra
erraz iritsi ahal den udalerri gipuzkoar guztietako publikora iristea ere,
bertako instalazioetan era erosoan aparkatuz edo “topoz” etorri nahi dutenei
Irun-Ficoba geltokiraino etortzeko
aukera emanez.
Aurreko urteetan bezala, euskara Ficoba ko EHParen erantsitako beste balioetako bat
izango da, eta, horregatik, monitore guztiak elebidunak dira.
Publiko ororentzako
parkea
Bestalde, aurten beste urrats bat eman da Ficoba k
bere instalazioak guztientzako gune irekia izateko duen asmoan. Lehen aldiz
abian jarriko da Gipuzkoako ume autisten eta desgaituen familien elkarteekiko
ekintza berezi bat; horrela, haientzat bereziki egokitutako irekiera
ordutegian, egun batean joan ahalko dira EHPra.
Datu praktikoak:
ORDUTEGIA:
15.00etatik 20:00etara
15.00etatik 20:00etara
DATAK:
abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra(biak barne)ITXITA abenduaren 24,25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean.
abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra(biak barne)ITXITA abenduaren 24,25 eta 31n, eta urtarrilaren 1ean.
PREZIOAK:
13 urte arteko haurrek: 7 €.
Helduek: 6 € ;10 ume baino gehiagoko taldeak: 5€ ume bakoitzeko (+ heldu laguntzaile 1 doan)
3 urtetik beherako umeak: Doan
Familia ugariak (txartelarekin): 5€ ume bakoitzeko.
13 urte arteko haurrek: 7 €.
Helduek: 6 € ;10 ume baino gehiagoko taldeak: 5€ ume bakoitzeko (+ heldu laguntzaile 1 doan)
3 urtetik beherako umeak: Doan
Familia ugariak (txartelarekin): 5€ ume bakoitzeko.
http://pin.ficoba.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario