15 elkartek eta GKEk erantzun egin dute
Ficoba k egindako deiari,
Eguberrietako Azokan parte hartzeko
Calcuta Ondoan, DYA Gipuzkoa,
Intermon Oxfam, Chernobilen Lagunak, Amigosolidarios, Irungo Hiritar Foroa,
Txingudi Vida ONG, Cáritas Gipuzkoa, Irungo Gurutze Gorria, Luis de Uranzu
Kultur Taldea, Aurreratu Elkartea, Asociación Desarrollo Compatible (proyecto
Harapan), Oroitza (Hendaia), Doa eta Alboan Elkartuz ekimenean parte hartzea
erabaki dute. Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak sustatu du ekimen hau, eduki
gehiago eransteko asmoarekin. Erakunde horien parte hartzearekin balioak eta
eduki sozialak zein elkartasunezkoak erantsi ahalko zaizkio azokari. Aldi
berean, elkarte eta GKE hauei beren jarduerak eta helburuak ezagutarazteko
aukera emango zaie urtez urte Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokara etortzen
diren milaka bisitariei.
Ficobak gune
espezifikoak gaituko ditu erakunde haiek haien berri eman ahal izan dezaten,
eta erakunde parte-hartzaile bakoitzari 100 gonbidapen emango dizkio azokan
sartu ahal izateko.
Azoka
Aurreko urteetan bezala, Ficoba ko Eguberrietako Euskal Kostaldeko Azokaren
zazpigarren edizio honek gune zabal bat izan nahi du familiek eskaintza aukera
zabalean beren erosketak era erosoan egin ditzaten. Aukera horretan hauek
eskainiko dira: elikadura eta gastronomia; osasuna eta edergintza; dekorazioa;
turismoa; aisia eta denbora librea; artisautza; moda eta osagarriak; etxeko
gauzak eta ibilgailuak.
http://expo.ficoba.org
İnside Benzeri Oyunlar
ResponderEliminarFM Benzeri Oyunlar
Rigorz Benzeri Oyunlar
RCYT