jueves, 26 de noviembre de 2009

GOLAK JOKO ONAREN ONDORIOA.


Buber sarien finalean gaude ¡¡¡

Futbola gustatzen zait betidanik. Dena dela azken urte hauetan futbola hartzen ari da eragina eta inpakto mediatikoa neurriz kanpokoa iriduditzen zait.
Bainan askotan kirolak balio digu oinarri edo adibide bezala zenbait gauza esplikatzeko enpresa eta gizartearen arloan orokorrean.

Pep Guardiolari entzun nion behin bere taldea (Barça) ez zihoala itsu-itsua golak sartzera edoeta partidua irabaztera. Berak esaten zuen bere jokalariak ateratzen direla futbol zelaira ondo jokatzera. Eta golak eta partidua irabaztea normalean ondo jokatzearen ondorio logikoa zela.


Gaur enteratu gara blog hau Buber sarien finalera iritsi dala, bost hautagai ginen eta orain hiru bakarrik gelditzen gara.

Blog hau ateratzea erabaki genuenean helburua zen gure kezkak eta kudeatzeko estiloa esplikatzea eta gure inguruarekiko harremanak aberastea, komentarioak jasotzen eta abar.

Gure apaltasunatik alegin inportantea egin dugu artikulu asko idazten, astero astero. Batzuk onak izango dira eta beste batzuk ez hainbeste. Hau izango litzake gure joko ona. (gure lana)

Horren ondorioz finalera iritsi gara eta partidua (saria) irabazten badugu izango litzake joko on horren ondorio logikoa.

Eta ez badugu irabazten ba hor gelditu da egindako bidea.

Zorionak beste finalistei ere ¡¡¡

2 comentarios:

  1. Bai. Kirolaren esperientziak ondo aplikatu daitezke enpresa mundura: arrakasta, hau da irabaztea edo postu on batetan geratzea, esfortzu eta ekipo lan on baten ondorioa da. Guardiolak esaten duenarekin aldiz ez dakit gustiz adoz nagoen. Azalpen beharra dauka. Irabaztea lan onaren ondorio logikoa dela? Nork ez du ikusi irabaztea merezi duen lehen korrikalaria azken 100 metrotan erortzen edo ondokoaren zangotrabaz galtzen? Horrelakoetan atzetik datorrenak irabazten du eta atzeko horren lana ez da erori denaren bezain ona izan eta gehiago oraindik, behar bada txarra izan da. Horrelakoa da bizitza.

    Baina komentarioa ondo bukatze arren …
    garrantzitsuena ez da parte hartzea baizik eta ONDO parte hartzea; benetako lan on baten jabe izatea da garrantzitsuena. Ondo parte hartuz irabazteko aukerak haunditu egiten dira eta ondo parte hartzeagatik bakarrik barne satisfakzioaren saria irazia daukagu jadanik. Gero podium-a dator. Podium-ean zaudenean poza desberdiña da. Herriaren begiak gainean dauzkazu eta gloria zurea da. Eta sari nagusia ere. Baina hiru finalista gaudenez podiumean gaude jadanik brotzezkoarekin, ez? Beno, ea urrea lortzen dugun eta zorionak ONDO parte hartu duten guztiori.

    ResponderEliminar
  2. Nire lagun kirolari batek esaten duena : Quedar segundo es ser el primero de los perdedores...

    ResponderEliminar