Badira sei urte Mendiexpo antolatzen dugula. Urte hauetan saiatu gara Munduko, Estatuko eta Euskal Herriko punta puntako mendizaleak ekartzen.
2005 urtean Irunera etorri zen Humar.
Tomaz berezia zen.
2005. urtean polemika gogor batean murgilduta egon zen. Nanga Parbat-en oso zailtasun handiko ibilbide bat egin nahi zuen eta bakarka gainera. Esaten dutenez, arriskuan jarri zuen erreskate taldea bere jarrerak.
Berak, Steve House eta Vincent Anderson-i bere bila ez joatea leporatu zien, hauek ere horma berberean zeuden.
Annapurnaren hegoaldeko ibilbide bat izan zen Tomaz-en beste lorpen bat, beste gauza askoren artean.
Batzuk uste zuten Humar-ren jarrera mendiarekiko ez zela egokiena. Beste batzuk ordez, mirezten zuten.
Afera da guk esloveniarra ezagutu genuela eta jadanik ez dago gure artean.
Mendiexporen beste lagun bat lehendik ere galduta geneukan. Iñaki Ochoa de Olza. Iñaki-ren galera askoz gertuago sentitu genuen, etxekoa baitzen urtero zetorren LORPEN-aren stand-era.
Mendia hasi da bere faktura pasatzen.
Agur Tomaz.

Eta orain betiko galderak datozkigu burura, ez?
ResponderEliminarZerk eramaten du gizona eziñezko bide eta mendi arriskutsuak menderatzera, eta gehiago oraindik bakarrik, oxigenorik gabe eta estilo alpinoan?
a) erronkaren indarrak b) mendiarekiko maitasunak c) zoramenak d) inkonszientziak
Eta gehiago oraindik, zerk eramaten du gizartea mendizale hauek "mirestera"?
a) indarraren erreferentzi baten beharrak b) mendiarekiko maitasunak c) zoramenak d) inkonszientziak.