miércoles, 15 de marzo de 2017

Zaharkin Azoka eta Robotika Liga


Asteburu honetan, Zaharkin Azoka eta Robotikaren Liga Ficoban




Zazpigarren urtez jarraian, antikuario eta enkantegileak, Estatu osotik eta Frantzia  eta Ingalaterratik etorrita, berriz datoz Ficobara Irun Hiria Zaharkin Azokan parte hartzera. 17ko ostiraletik 19ko igandera arte, 30.000 objektu baino gehiago jarriko dituzten zaleen eskura, besteak beste, nabarmentzekoak: bitxi isabeldarrak, ekialdeko artea, eta arte erlijiosoa, antzinako altzariak, panpinak, zetazko xalak, eskulturak, pintura, irratiak, binilozko diskoak, eta bilduma-objektuak…”Retro” eta “Vintage” ahaztu gabe.

Azoka are interesgarriagoa egiteko, larunbatean, barruti berean eta sarrera berarekin, “CURIOSITY ANTIC enkante handia” egingo da; bertan, enkantean jarriko dira 40 – 50 objektu euro bateko preziotik abiatuta.

Igandean 200 euro zozketatuko dira bertaratutako jendearen artean, erakusketa osatzen duten standetako edozeinetan erosi ahal izateko.

Datu praktikoak
Ordutegia: ostiralean: 17:00etatik 21:00etara, eta larunbatean eta igandean: 11:00etatik 21:00etara, eguerdian itxi gabe.
Prezioa: 3€. 12 urtetik beherakoek dohainik, norbaitekin joanda.

Ficoban lehiatuko dira robotak
Lehenengo edizioan jende aldetik harrera ona izan zuenez gero, berriz dator Ficobara Euskobot. Hitzordua 18ko larunbatean da entzunaretoan, eta Lehiaketako Robotikako Liga Nazionaleko denboraldiko bederatzigarren jardunaldietako bat egingo da. Eszenatokian, robot onenak lehiatuko dira hainbat kategoriatan.

Ekitaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, “ligak hobetu egin du iaz estreinatu ziren hiru kategorietako bitan. Lasterketen kategorian, 4 lehiakide profesionaletatik 3k turbinak sartu dituzte beren robotetan, Pumatrón robota podiumeko tronutik botatzen saiatzeko. Lasterketetako auto autonomoei turbinak sartuta, askoz ere abiadura handiagoak lortzen dira, aurreko edizioetan lortzen zenarekin alderatuta. Humanoideetan, lanean hilabeteak eman ondoren, talde bakoitza bere borroka-ohiturak hobetuz joan da, eta Ficoban azkarragoa eta arinagoa izango da”.

Ligak bederatzigarren denboraldia 2016ko irailetik 2017ko ekainera egingo du, eta dagoeneko pasa da Madriletik, A Coruñatik eta Badajozetik. Irunen ondoren, Malagan, Gironan jarraitu eta Madrilen bukatuko du ekainaren erdi aldera.

Kategoria profesionalez gainera, Ficoban, 14 urtetik aurrerako ikasleentzako lehiaketak egingo dira; horiek izango dira etorkizunean talde profesionalak osatuko dituztenak. Gazte horiek lehen eskutik egiaztatu ahal izango dute nola robotikako lehiaketek hainbat diziplina sartzen dituztela, hala nola, modelatua eta 3D inprimaketa, funtzionamendu autonomoa eta goi-errendimenduko proiektuak garatzeko robotika bera.

Euskoboten programa:
11:00etan: Harrera lehiaketariei eta homologazioak
12:00etan: Ikasleen Liga minisumon eta abiadura-lasterkaritan
13:00etan: Profesionalen Liga
14:00etan: Ekitaldiaren amaiera

Datu praktikoak:
Sarrera doan izango da, tokia bete arte.


5 comentarios:

  1. Wow!!! What a blog. The way you explain it the way you use this word is mind-blowing. I just love this. Thanks for spreading this knowledge to us.

    ResponderEliminar
  2. This weekend, the Old Fair and the Robotics League at Ficoba will play host to the 2015 edition of the World Robotics Olympiad (WRO), a competition that aims to develop the skills of young people in the field of robotics and provide student a platform to Buy Nursing Research Paper. The competition, which is open to children aged up to 19, will feature a range of challenges, with the aim of inspiring creativity, teamwork and innovation in the participants.

    ResponderEliminar
  3. If you're having trouble finishing your essay on time, there are several ways to buy essays online. One option ""If you're having a hard time finishing your essay on time, there are several ways to buy essays online. One option is to ""write my paper"" - Hire https://studyfy.com/a freelance essay writer. While freelance essay writers can provide good work, they are not as reputable as professional essay writing services. Here are some tips for choosing an essay writing service:
    One of the biggest advantages of using an essay writing service is that you can preview the work before you pay for it. Many of these services also have the ability to add additional services. The essay writing service will deliver the work within the deadline you specify. It is important to note that most institutions have academic integrity rules and codes of conduct. You should never submit someone else's work under your own name. This will lead to academic dishonesty and could cost you your education.

    ResponderEliminar
  4. Oh Gosh! I love to be a part of such events. I know I can’t buy a single antique piece from such events as I even struggle to buy the services from a Professional Essay Writer at Usessaywriter.com due to my financial instability but still, I am quite intrigued by antique pieces and auctioned items.

    ResponderEliminar
  5. This is a great resource for students who are looking for help with their help with assignments uk. The zaharkin fair and robotics leagues are a great way for students to learn about robotics and get involved in the community.

    ResponderEliminar