Aste honetan bukatuko da Txingudi Beer Week,
Ficoban azoka bat eginda
Otsailaren
27tik aurrera, Txingudi Beer Week izan da Bidasoko eskualdean, non ekoizle,
banatzaile eta ostatuek artisau garagardoa ezagutarazteko eta horrelako
garagardoaren inguruko kultura hedatzeko bat egin duten. Edonola ere,
martxoaren 4an eta 5ean izango da ekitaldi nagusia, Ficoban: protagonistatzat
artisau garagardoa duen azoka bat.
Ficobako 3. pabiloian, artisau garagardoaren
zaleek hitzordua izango dute bertako eta Espainiako 20 garagardogilerekin,
baita gonbidatuta etorriko diren erreferentziazko lau ekoizle atzerritarrekin
ere.
Standetan, askotariko artisau garagardoak
dastatu ahalko dituzte azokara bertaratzen direnek, eta, aldi berean, bakoitzaren
zaporea, kolorea, ekoizpen-metodoak eta beste ezaugarri batzuk zer-nolakoak
diren jakin ahalko dute, zuzenean, ekoizleen eskutik.
Bestalde, barra bat jarriko da, gonbidatutako
atzerritar ekoizleen garagardoak dastatzeko. Prestigio
handiko garagardoak dira, askok eta askok lehenengo aldiz dastatuko dituztenak
eta italiar, britainiar, eskoziar eta holandar ekoizleek ekarriko dituztenak:
Free Lions, Moor, Tempest, De Molen.
Food truckak, DJak, tailerrak, puzgarriak…
Azokara askotariko jendea biltzea da helburua, bertaratzen
direnek lasai gozatzea artisau garagardoen eskaintzaz eta bisita luzatzea. Hori dela eta, proposamen gastronomiko bat izango da azokaren osagarri:
hamar bat food trucken askotariko eskaintza, batzuen eta besteen nahia
betetzeko (nazioarteko euskal sukaldaritza, saltxitxak eta butifarrak, krepeak,
patata beteak, new pork, mexikar janaria, gourmet hanburgesak eta venezuelar
sukaldaritza), DJ baten musikak girotuta.
Azokara etxeko txikiekin joango direnengan ere pentsatu dute antolatzaileek,
eta, ildo horretatik, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak jarriko dituzte.
Datu praktikoak
Ordutegia
Martxoak 4, larunbata, 11:00etatik 00:00ra
Igandea, martxoak 5, 11:00etatik 21:00etara
Prezioa
5 euro, edalontzi ofiziala barne
Antolatzaileak
- Bidassoa Basque Brewery
- Mala Gissona
- Boulevard garagardotegia
- Estebenea jatetxea
- Ficoba
Parte hartuko duten
garagardogileak
- ARRIACA
- LA
QUINCE
- GUINEU
- LA
PIRATA
- POPULUS
- LITTLE
BICHOS
- BIRIBIL
BREWING
- BIDASSOA
BASQUE BREWERY
- MALA
GISSONA
- LAUGAR
- NAPARBIER
- GROSS
- DRUNKEN
BROS
- BASQUELAND
BREWING PROJECT
- ZARAUTZ
BEER COMPANY
- SESMA
BREWING
- CERVEZA
ARTESANA
- BREW
& ROLL
- GARAGART
- BOB’S
BEER
http://txingudibeerweek.com/
Our ghostwriting agency aims for maximum customer satisfaction. So we stop at nothing to give clients the best guarantees buy an essay paper online. When the ghost writer finishes your order, you’ll get free 2-week revisions. Whatever you need to correct, contact your ghostwriting expert, and they’ll edit the text.
ResponderEliminarAn Advanced First Aid Course equips participants with the skills needed to handle serious medical emergencies. This comprehensive training includes techniques for CPR, using automated external defibrillators (AEDs), and managing severe bleeding, fractures, and spinal injuries. Participants learn to assess situations quickly, provide critical interventions, and stabilize patients until professional medical help arrives. The course also covers handling environmental emergencies, such as hypothermia and heat stroke, and recognizing signs of cardiac arrest or stroke.
ResponderEliminarIdeal for those in high-risk professions or anyone wanting to be prepared for emergencies, this course combines theoretical knowledge with practical, hands-on training. Upon completion, participants receive certification, validating their ability to perform advanced first aid effectively.
It's been a great time celebrating local beers and community. Have you thought about working with a explainer video company? They could help share the excitement of this event with more people.
ResponderEliminar