miércoles, 1 de marzo de 2017

Ficoba 2016 emaitzak

2016a, beste urte on bat Ficobarentzat: fakturazioak eta jarduera kopuruak gora egin dute



2016a urte ona izan da Ficobarentzat: ekitaldi amaierarako, fakturazioa 1.517.473 eurokoa izan da (% 11 handiagoa), eta ustiapen-superabita, 150.000 eurokoa. Horiek hala, Ficobak emaitza positiboak lortu ditu zazpigarren urtez jarraian.

Ohikoa denez, azokak izan dira diru-iturri nagusia (% 45). Bigarren diru-iturri nagusia, berriz, bilerak izan dira (% 38), eta hirugarrena, ekitaldiak (% 14).

Jardueren kopuruak ere gora egin du pixka bat: aurreko urtean, 243 ekitaldi antolatu ziren Ficoban, eta, 2016an, 247. Alde horretatik, honako hauek izan dira gehien antolatu diren jarduerak: bilerak (% 62), ekitaldiak (% 26) eta azokak (% 7).

Jardueren banaketa horren ondorioz, erabilera anitzeko gelen erabilera nabarmen handitu da: iaz, % 74koa izan zen, eta, 2016an, % 81ekoa.

Okupazio-egunei dagokienez, iaz, 209 izan ziren, eta, 2016an, 236.

Bisitarien kopuruak ere gora egin du apur bat (138.167). Alde horretatik, aipatzekoa da erakusketarien kopuruaren gorakada ere: 2015ean, 750 izan ziren, eta, 2016an, 850. Gainera, 2016ko erakusketariek 2.000 bat gau eman dituzte hemen.

Eragindako ondorioei dagokienez, Ficobak azterlan bat eskatu dio LKS aholkularitza-taldeari. Azterlana abian dago jadanik, eta datozen hilabeteotan emango da emaitzen berri jendaurrean.

Hiru ekitaldi profesional berri
Azken urteotan, jende guztiarentzako ekitaldiak antolatzen erreferente bilakatu da Ficoba: Bioterra, Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka, Eguberrietako Haur Parkea, Expogrow, Ficoauto, Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketa… 2017an, berriz, ekitaldi profesionalen erreferente bihurtzea da Ficobaren asmoa.

Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko Kongresua sendotu –2018an, ekitaldi profesional horren hirugarren gertaldia izango da–, eta hiru ekitaldi profesional berriren egoitza izango da aurten Ficoba. Batetik, martxoaren 27an eta 28an, Turislan Gipuzkoako Turismo sektoreko I. Enplegu Azoka izango da: Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen du, eta sektorea profesionalizatzea, kalitateko enplegua sustatzea eta San Sebastian Region helmuga hobetzea du helburu.

Bestetik, urriaren 23an, Basquisite erakusketa izango da: Euskadiko elikadura-sektoreko enpresentzako azoka bat, hamar herrialdetako erosleak erakartzea duena helburu; batez ere, saltoki handietarako, supermerkatuetarako, hotel, jatetxe eta kafetegietarako eta txikizkako merkataritzarako erosketak erabakitzen dituztenak (www.basquisite.com).

Azkenik, urteko azken lauhilekoan, I. Ficure Segurtasun Azoka izango da (www.ficure.com).

Jende guztiarentzako ekitaldi berriak

Aurten, jende guztiarentzako lau ekitaldi berri sartuko dira Ficobako egutegian. Lehenik, martxoaren 4an, garagardo artisauaren zaleek izango dute hitzordua: Txingudi Beer Week azokan, Estatuko eta nazioarteko 25 ekoizleren baino gehiagoren lana gozatzeko aukera izango dute.

Bigarrenik, maiatzaren 12an, I. Karabana eta Outdoor Azoka izango da. Horrela, motorraren sektoreko proposamena aberastuko du Ficobak, Ficoauto bigarren eskuko ibilgailuen azokari gehituko baitzaio azoka berri hori.

Hirugarrenik, azaroaren 3an, South Europe WOD Festival izango da, entrenamendu funtzionalaren inguruko jaialdi bat. Gorantz doan kirol mota bat da, gero eta jarraitzaile gehiago dituena.

Azkenik, eskulanak ere sartuko dira Ficoban, klasikoak baitira erakustazoka guztietan: azaroaren 10ean, Harri, Orri, Ar erakusketa izango da.

2017ko jarduera nagusien egutegia

Ficoba inauguratu zenetik prestatu den egutegirik osoena izango da aurtengoa, eta jende guztiarentzako ekitaldiak eta profesionalentzako proposamenak konbinatuko ditu, askotariko gaien inguruan:

  • Biobeauty 2017 jardunaldia (otsailak 4)
  • Korrikaren 20. urtemuga-jaia (otsailak 11)
  • Irun On sarien banaketa (martxoak 30)
  • Trenbidea Irunen VIII. komunikazio-jardunaldia (martxoak 2)
  • Txingudi Beer Week (martxoak 4)
  • Euskobot (martxoak 11)
  • “Gizarte-ekintzaren erronkak” kongresua, Caritasena (martxoak 16 eta 17)
  • Antigoaleko Gauzen VIII. Azoka (martxoak 17)
  • Turislan Turismo sektoreko I. Enplegu Azoka (martxoak 27 eta 28)
  • KREA Ekintzailetza, Berrikuntza eta Sormen Azoka (martxoak 30)
  • Txikien II. Azoka (martxoak 31)
  • XI. Katu Erakusketa (apirilak 1)
  • Gipuzkoako Nazioarteko XXXVIII. Txakur Erakusketa (apirilak 23)
  • Bidasoko Itzulia (maiatzak 10-13)
  • I. Karabana eta Outdoor Azoka (maiatzak 12-14)
  • Kirol Jaia (maiatzak 24)
  • Alardealdia (maiatzak 28)
  • XIV. Bioterra azoka (ekainak 2)
  • Enpleguaren Astea (ekainak 8)
  • II. Outmarket azoka (ekainak 9)
  • Betti Gotti elkartearen herri-bazkaria (ekainak 24)
  • Hirugarren adinekoen omenezko bazkaria (ekainak 27)
  • Irun Games (uztailak 22)
  • VI. Expogrow azoka (irailak 15)
  • II. Oztoporik Gabe erakusketa (urriak 6)
  • II. Ezkon Tartako Panpinak erakusketa (urriak 14)
  • Ficobako IV. Magia Jaialdia (urriak 21)
  • Basquisite erakusketa (urriak 23)
  • South Europe WOD Festival (azaroak 3)
  • Beldurraren pasabidea (azaroak 4)
  • I. Ficure Segurtasun Azoka
  • Eskulan Azoka (azaroak 10)
  • Ficoauto erakusketa (azaroak 17)
  • Euskal Kostaldeko Gabonetako XII. Azoka (abenduak 6)
  • Irungo VI. Artisautza Azoka (abenduak 6)
  • Eguberrietako Haur Parkea (abenduak 26)

Erakustazokako pabiloietan antolatzen diren ekitaldiak bakarrik biltzen ditu egutegiak; nagusiki, neurriz handienak direnak.


8 comentarios:

  1. It's pleasure to read all of people and I share to all the people and students about education and like assignment help UAE they are provide the educational work for all the type of students espically stuff students because their are many students are face to these problems.

    ResponderEliminar
  2. Ficoba's achievements in 2016 are truly commendable, with consistent growth and strategic diversification of income sources. The upcoming events and initiatives reveal their commitment to both professionals and the wider community, fostering an enriched and engaging calendar that promises something for everyone.

    ResponderEliminar
  3. It's fascinating to see how Ficoba has had such a successful year, especially with the variety of events and activities they've organized. This diversity, with a mix of professional and public events, truly enriches the calendar, providing something for everyone. Their commitment to growth and improvement is evident, and I'm excited to see what the future holds for Ficoba in terms of even more exciting events!

    ResponderEliminar
  4. The Information about these events on your website is a very great step by the admin of this website. I really like this. This is very helpful for those peoples who wants to know about these kinds of news and info. So thank you so much. keep sharing info around the peoples. I'm a essay writer at professional essay writers in dubai which is the UAE the number 1 essay help provider at cheap rates.

    ResponderEliminar
  5. Stay organized and establish a regular study routine to effectively manage your online coursework Tips for online classes and deadlines

    ResponderEliminar
  6. Ficoba's achievements in 2016 are truly commendable. Thanks for sharing with us. May you rise and shine like a Cheap Essay Writing Services in the UK. Also, it is the number one brand in the UK. Like you, the only difference is they provide academic services in the UK.

    ResponderEliminar
  7. Considering the range of events and activities Ficoba has planned, it's amazing to see how successful they've been this year. The calendar is genuinely enhanced by this diversity, which includes a blend of professional and open events, offering something for everyone like some of online ghostwriting services and other services. I am very impressed after looking to Ficoba's accomplishments in 2016, with its steady expansion and deliberate diversification of revenue streams, are genuinely praiseworthy.

    ResponderEliminar
  8. Discover the best natural remedies on bat Ficobarentzat for 2016a. Improve your knowledge of activity quantities and billing. Visit our website right now! I appreciate you giving your knowledge! Continue your fantastic effort! Keep sharing. I invite you to browse my website.

    ResponderEliminar