Asteburu honetan, Zaharkin Azoka eta Robotikaren Liga
Ficoban
Zazpigarren
urtez jarraian, antikuario eta enkantegileak, Estatu osotik eta Frantzia eta Ingalaterratik etorrita, berriz datoz
Ficobara Irun Hiria Zaharkin Azokan parte hartzera. 17ko ostiraletik 19ko igandera arte, 30.000 objektu
baino gehiago jarriko dituzten zaleen eskura, besteak beste, nabarmentzekoak:
bitxi isabeldarrak, ekialdeko artea, eta arte erlijiosoa, antzinako altzariak,
panpinak, zetazko xalak, eskulturak, pintura, irratiak, binilozko diskoak, eta
bilduma-objektuak…”Retro” eta “Vintage” ahaztu gabe.
Azoka
are interesgarriagoa egiteko, larunbatean,
barruti berean eta sarrera berarekin, “CURIOSITY
ANTIC enkante handia” egingo da; bertan, enkantean jarriko dira 40 – 50
objektu euro bateko preziotik abiatuta.
Igandean 200 euro zozketatuko dira bertaratutako jendearen artean, erakusketa osatzen duten
standetako edozeinetan erosi ahal izateko.
Datu praktikoak
Ordutegia: ostiralean: 17:00etatik 21:00etara, eta larunbatean eta
igandean: 11:00etatik 21:00etara, eguerdian itxi gabe.
Prezioa: 3€. 12 urtetik beherakoek
dohainik, norbaitekin joanda.
Ficoban lehiatuko dira robotak
Lehenengo edizioan
jende aldetik harrera ona izan zuenez gero, berriz dator Ficobara Euskobot. Hitzordua 18ko larunbatean da entzunaretoan, eta
Lehiaketako Robotikako Liga Nazionaleko denboraldiko bederatzigarren
jardunaldietako bat egingo da. Eszenatokian,
robot onenak lehiatuko dira hainbat kategoriatan.
Ekitaldiaren
antolatzaileek azaldu dutenez, “ligak hobetu egin du iaz estreinatu ziren hiru
kategorietako bitan. Lasterketen
kategorian, 4 lehiakide profesionaletatik 3k turbinak sartu dituzte beren
robotetan, Pumatrón robota podiumeko tronutik botatzen saiatzeko. Lasterketetako auto autonomoei turbinak sartuta, askoz
ere abiadura handiagoak lortzen dira, aurreko edizioetan lortzen zenarekin
alderatuta. Humanoideetan, lanean
hilabeteak eman ondoren, talde bakoitza bere borroka-ohiturak hobetuz joan da,
eta Ficoban azkarragoa eta arinagoa izango da”.
Ligak bederatzigarren
denboraldia 2016ko irailetik 2017ko ekainera egingo du, eta dagoeneko pasa da
Madriletik, A Coruñatik eta Badajozetik. Irunen ondoren, Malagan, Gironan jarraitu eta Madrilen
bukatuko du ekainaren erdi aldera.
Kategoria profesionalez
gainera, Ficoban, 14 urtetik aurrerako ikasleentzako lehiaketak egingo dira;
horiek izango dira etorkizunean talde profesionalak osatuko dituztenak. Gazte horiek lehen eskutik egiaztatu ahal izango dute
nola robotikako lehiaketek hainbat diziplina sartzen dituztela, hala nola,
modelatua eta 3D inprimaketa, funtzionamendu autonomoa eta goi-errendimenduko
proiektuak garatzeko robotika bera.
Euskoboten programa:
11:00etan: Harrera lehiaketariei eta homologazioak
12:00etan: Ikasleen Liga minisumon eta abiadura-lasterkaritan
13:00etan: Profesionalen Liga
14:00etan: Ekitaldiaren amaiera
Datu praktikoak:
Sarrera doan izango da, tokia bete
arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario