miércoles, 29 de marzo de 2017

II.Txikien Azoka

Ficobara itzuliko da Gipuzkoako Txikien azoka


  • 30 erakusketari inguruk eskaintza zabala aurkeztuko dute
  • Erakusketa jarduera paraleloen proposamen interesgarri batekin osatzen da
  • Bisitariek aukera izango dute hainbat zozketatan parte hartzeko
  • Martxoaren 31tik apirilaren 2ra izango da azoka
Ume txikiak dituzten familiek edo guraso izatear daudenek hitzordua dute datorren asteburuan Ficoban, Gipuzkoako Txikien Azokaren bigarren edizioa egingo baita.
Ficobak eta Sofeven enpresak elkarrekin antolatuta, martxoaren 31tik apirilaren 2ra izango da azoka. Nafarroako enpresa bat da Sofeven, eta jardunaldiak sustatzen, antolatzen eta koordinatzen eta zerbitzuak osotasunean kudeatzen espezializatuta dago.
Oraingoan, 30 erakusketari inguruk eskaintza zabala aurkeztuko die bisitariei, 0 urtetik 12ra bitarteko umeei zuzendutako proposamenak eginez. Esaterako, hazkuntza naturaleko artikuluak egongo dira, argazkigintzakoak, oftalmologiakoak, adur-zapia eta haur eta haurdunentzako osagarri naturalak, familia-aseguruak, altzariak, arropa, kotxetxoak, familiei informazioa eta laguntza emateko proposamenak, eskola-jazarpenaren aurkako borroka, eskola-proposamenak, ingeles eta matematika eskola,  medikuntza, zaintza kiropraktikoak, aldizkariak…
Tailerrak, hitzaldiak eta konferentziak
Txikien Azokako erakusketa-eskaintza jarduera paraleloen proposamen interesgarri batekin osatzen da.
Txikiek eta beren familiek tailerretan parte hartzeko aukera izango dute; adibidez, musikarako hastapena eta kanten, instrumentuen eta jokoen bidezko estimulazio goiztiarra garatzea, bai ingelesez bai gaztelaniaz. Instrumentu bat eraiki ahal izango dute; abakoarekin lehenengo kontaktua izan, ingelesez, eta nork berea egin; burmuinaren garapen psikomotorra sustatu, marrazkiaren bidez; umeei eta bularreko haurrei bihotz-birikak bizkortzen ikasteko tailer batean parte hartu; edo antzerki-ikuskizun bat gozatu, umeei higienerako ohitura onak transmititzeko.
Hitzaldiak eta konferentziak dira beste erakargarrietako batzuk. Arlo horretan, hainbat gai landuko dira; hala nola, lanera itzultzean esnea ematea, ama-esnea ateratzea, ama-esnearen mitoak eta errealitateak, haurdunaldiko prebentzio-zaintzak, erditzea eta erditu ondorengoa, bullyinga eta haren ondorioak, zergatik estimulazio goiztiarra edo kiropraktikarekin osasuna hobetzea.
Haur-arropen desfile bat, ludoteka bat, puzgarriak, taberna-kafetegia eta foodtruck bat maskotarekin; horiek osatzen dute Txikien Azokaren bigarren edizio honetako programa. Era berean, gune bereziki egokituak gaituko dira, gurasoek eta umeek azoka erosotasunez bisitatu dezaten. Esaterako, esnea emateko areto bat gaituko da, eta bertan, sofak, haur-aulkiak, biberoiak berotzekoak, aldatzekoak eta haur-higieneko artikuluak egongo dira.
Zozketak eta opariak
Txikien II. Azoka honetara etortzen direnek aukera izango dute hainbat zozketatan parte hartzeko edo opariak zuzenean lortzeko. Horrela, ateak irekitzen diren bakoitzean sarrerak erosten dituzten lehenengo ehun bisitariei Nafarroako Lacturale markako litro bat esne oparituko zaie, guztira 500 litro banatu arte. Era berean, azokaren hiru egunetan, Nafarroako Lacturale granjarako bisitaldiak zozkatuko dira, eta baita haurrentzako shantala masajea ere, eta zamukarako diseinuzko poltsa/bandolera, haurrak eramateko uretarakoa, familia-argazkia, ingeles-eskolak, arnas-fisioterapiako saioa, zamukarako zaku+eskularru sorta, etab.
Sofeven
Sofeven, S.l Nafarroako enpresa bat da, eta jardunaldiak sustatzen, antolatzen eta koordinatzen eta zerbitzuak osotasunean kudeatzen espezializatuta dago, dela partikularrentzat, dela profesional edo instituzioentzat. Sektorean esperientzia duen talde zabal batek osatuta, Sofevenek sustatzaile espezializatu gisa jarduten du azoketan, kongresuetan, gaikako eraskustazoketan eta horrelakoetan.

Ordutegia eta sarrera

Ostiralean, 16:30etik   20:30era.
Larunbatean eta igandean, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era.
Helduek, 2€; umeek (12 urte arte) dohainik.
PARKINGA DOHAINIK



15 comentarios:

  1. Found your post interesting to read. I cant wait to see your post soon. Good Luck for the upcoming update.This article is really very interesting and effective.

    ResponderEliminar
  2. Txikiek eta beren familiek tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Homework Help Service adibidez, musikarako hastapena eta kanten, instrumentuen eta jokoen bidezko estimulazio goiztiarra garatzea, bai ingelesez bai gaztelaniaz.

    ResponderEliminar
  3. Technologistan is the popoular and most trustworthy resource for technology, telecom, business and auto news in Pakistan

    ResponderEliminar
  4. Hello, so, you will be sure that we know how to do the task in accordance with all stipulated requirements. Look through our clients’ testimonials to find https://essaypay.com/research-paper-writing-service/ research paper writing help out more about the way we work.

    ResponderEliminar
  5. After reading this article, I must commend the author's efforts and be grateful for learning about this informative content. construction companies in karachi

    ResponderEliminar
  6. Great info. A very awesome blog post

    ResponderEliminar
  7. I think this is one of the best article here,

    ResponderEliminar
  8. Awesome and entertaining article.

    ResponderEliminar
  9. I support you. Keep on writing dude

    ResponderEliminar
  10. I cherish the moment and diligence you spent developing this piece. The substance is well-written, complete, and exciting. I believed the evaluation and findings to be requiring and thought-provoking. keep going the conversation.
    Leesburg Divorce Lawyer
    virginia protective order

    ResponderEliminar
  11. Starting the process of ending a marriage requires a law firm that is knowledgeable about the nuances of divorce dynamics in addition to legal expertise. Welcome to "Divorce Dynamics," your dependable resource for deftly, compassionately, and unfailingly guiding you through the complexities of divorce.Fairfax Motivos para Divorcio Abogado

    ResponderEliminar
  12. This blog provides a vibrant insight into the upcoming Ficoban event, showcasing a diverse range of offerings tailored for families with young children. From enriching workshops to engaging presentations and delightful activities like the children's fashion parade, it promises an enriching experience for both parents and little ones alike. The collaboration between Ficobak and Sofeven ensures a well-rounded event, reflecting the essence of community and celebration. It's a testament to fostering creativity, learning, and bonding in a festive atmosphere.
    What are The Grounds for Divorce in New York
    Ayuda Violencia Doméstica Nueva Jersey

    ResponderEliminar
  13. trucking accidents
    II.Txikien Azoka is a vibrant market event that captures the essence of local culture, offering a vibrant and authentic experience. The variety of products, including artisanal crafts and locally sourced foods, reflects the region's richness and diversity. Live music and cultural performances add an extra layer of excitement to the event. It provides a platform for local artisans and entrepreneurs to showcase their talents and products, supporting the local economy. However, proper organization and logistics are crucial for the smooth execution of the event. Implementing effective marketing strategies, offering workshops or interactive activities, and collecting feedback from vendors and attendees after each event can provide valuable insights for future editions. Partnering with local businesses or organizations could broaden the market's appeal and draw in additional resources and support. Overall, II.Txikien Azoka has the potential to become a beloved community event with careful planning and dedication.

    ResponderEliminar
  14. Thanks for sharing this article. this is such a good thought.

    ResponderEliminar