Nazioarteko
Katu Erakusketaren hamargarren edizioa
Parte-hartzearen
zifrak Nazioarteko Katu Erakusketaren hamargarren edizioaren aldekoak izango
dira. 160 katu inskribatu dira. Gehienak frantsesak, baina katu gipuzkoarren
presentzia ere baieztatu da. Nazioarteko Txapelduna, Nazioarteko Txapeldun
Handia, Europako Txapelduna edo Europako Txapeldun Handia tituluak lortzeko
lehian arituko dira.
Hamargarren urtemuga ospatzeko, apirilaren 2an, 16:00etatik 17:00etara,
lehoi-katuaren alerik onena aukeratu ahalko duela publiko bisitariak iragarri
du ekitaldi hau antolatzen duen Amobs Star frantziar elkarteak. Urteetan Katu
Erakusketan lagundu duen eta duela gutxi hil den epaile baten omenez egingo da
lehiaketa hau.
Katu Erakusketaren beste erakargarritasun bat arraza exotikoen aleez
disfrutatzeko aukera izango da; hala nola, Angora Turkiarra -etxeko katua da,
Turkiako erdialdeko Ankara eskualdekoa den aitzinenetako arraza batekoa-,
Bonbai - etxeko katua da, gihartsua eta erdi-mailako tamainakoa,
Burmes eta American shorthair arrazen gurutzatzearen ondorioz sortua
da- edo Burmes Amerikarra –Tailandiatik datorren etxeko katu baten arraza-.
Erakusketa 10.00etatik 18.00etara bitarteko ordutegian egingo da, bai
larunbatean, bai igandean. Sarreraren prezioa 4 eurokoa da helduentzat, eta 2
eurokoa 7 urtetik 12ra bitarteko umeentzat. 7 urtetik beherakoek doan izango
dute sarrera. Nazioarteko Katu Erakusketara doazenek doako aparkalekua izango dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario