Ficoban, Irun Hiria Zaharkinen VI. Azoka
- 30.000 objektu baino gehiago salgai preziorik
onenean
- Publikoarentzako zuzeneko salmenta
- 3 erakusketa-egun, erosketak errazteko
- Larunbatean, hilaren 19an, 18:00etan,
“Curiosity Antic” enkante handia
- Igandean, hilaren 20an, “200 euroko zozketa”
bertaratutako publikoaren artean
Berriz ere, Espainia
osotik eta beste herrialde batzuetatik, esaterako Frantzia, Holanda eta
Ingalaterratik etorritako 35 antikuariori eta almonedistari esker Irun
“Denboraren tunelean barrena ibilaldi bat” bilakatuko da.
Irunen ekitaldia
antolatzen dagoeneko bost urte daramatzan "Curiosity Antic"
enpresaren eskutik, erakusketariek merkatuko preziorik onenetan eskainiko
dizkigute beren “altxorrik” preziatuenak.
Bitxi isabeldarrak, ekialdeko
artea, eta arte erlijiosoa, antzinako altzariak, panpinak, zetazko xalak,
eskulturak, pintura, irratiak, binilozko diskoak, eta bilduma-objektuak…”Retro”
eta “Vintage” ahaztu gabe. Ekitaldiak iraungo duen 3 egunetan zehar salgai jarriko
diren 30.000 pieza baino gehiagoren
adibide batzuk baino ez dira.
Geografia nazionaleko
zaharkin-azoka garrantzitsuenetako bat da hau, seigarren edizio honekin jada
finkatua dagoena, eta urterik urte erakusketari berriak -gero eta kalitate
handiagoko piezak ekartzen dituztenak- biltzen dituena.
Aldi berean une ezin
hobea da artean eta zaharkinetan inbertitzeko, oraingo merkatuaren exijentziak
kontuan harturik zaharkin-saltzaileak gero eta gehiago ari baitira beren
prezioak doitzen.
Zuzeneko salmentako
azoka denez, ezinbesteko hitzordua da sektoreko profesionalentzat ezezik
(bildumagile, dekoratzaile, arkitekto eta iraganarekiko zaletuak), “gustu
oneko” edozein pertsonarentzat ere, hau da, bere etxea apaindu edo opari berezi
hori egin nahi duenak azoka honetan aurkituko dituen pieza guztien artean
objektu bat aukeratzeko modua izan dezan.
Ostiralean, hilaren 18an, 17:00etan, zabalduko ditu ateak “IRUN HIRIA ZAHARKINEN VI. AZOKA” ekitaldiak. Proposamen
berri bat zaharkinak maite dituztenentzat.
Azoka are interesgarriagoa egiteko, larunbatean, esparru berean eta sarrera berarekin, “CURIOSITY ANTIC enkante handia” egingo da; bertan enkantean jarriko dira 40 – 50 objektu euro bateko preziotik abiatuta.
Igandean 200 euro zozketatuko dira bertaratutako publikoaren artean, erakusketa
osatzen duten standetako edozeinetan erosi ahal izateko.
Sarreraren prezioa 3 €-koa da; 12 urtetik
beherako haurrak –heldu batekin datozenak- sarrera doan.
Publikoarentzako
ordutegia, ostiralean: 17.00 - 21.00; larunbatean eta igandean: 11.00 - 21.00; eguerdian ez da itxiko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario