jueves, 21 de abril de 2016

Txakur erakusketa

Gipuzkoako Nazioarteko XXXVII. Txakur Erakusketa
ere errekorren edizioa izango da




Aurten, berriz ere, Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketak bere errekorra gaindituko du. Mila txakurrek parte hartuko dute eraskusketa honen 37. edizioan. Erakusketa honek lekua hartu du Estatuan egiten diren hiru nagusien artean, bai ringean parte hartzen dutenen kopuruagatik bai ekitaldiaren antolaketaren kalitateagatik.

Txakurren Espainiako Errege Elkarteak aitortu egin nahi izan dio jardunbide ona Gipuzkoako bere homologoari, eta Crufts 2017 Nazioarteko Txakur Erakusketarako sailkatzeko puntua eman dio. Erakusketa hori Erresuma Batuan egiten da, eta Europako garrantzitsuentzat hartuta dago. Zalantzarik gabe, oso erakargarria, Ficobak datorren igandean egingo duen Txakur Erakusketan parte hartzeko, eta hori nabaritu egingo da bai lehiatzen diren aleen kalitatean bai parte-hartzaile frantziarren kopuru handian, aurten 506ra iritsi baitira.  

Arraza bakoitzetik ale onenak aukeratzeko lehiaketa 09:30etik aurrera hasiko da, eta 16:00ak arte iraungo du. Ordu horretan hasiko dira taldeko finalak, eta horietan Erakusketako Txakur Onena eta Erregearen Kopako irabazlea aukeratuko dira. Hazleentzako interes bereziko beste bi sari ere izango dira: Espainiako Txapelketarako Gaitasun Ziurtagiria (CAC) eta Nazioarteko Gaitasun Agiria (CACIB).

Sari horietaz gainera, txakurrek beste final handi batzuetan parte hartuko dute, sari hauek jokatuz: Bikote Onena, Hazkuntza Lote Onena, Beterano Onena, Gazte Promesa Onena, Txakurkume Onena eta Espainiako Arraza Onena.

Epaile gonbidatuak, aurtengo edizioan, Kroaziatik, Espainiatik, Frantziatik, Italiatik eta Poloniatik datoz.

Itsu-txakurren erakustaldia
Ficobako Nazioarteko Txakur Erakusketak, aurten, erakargarritasun gehigarri bat eskaintzen du, hain zuzen, ONCE Fundazioko itsu-txakurren erakustaldia. Aukera ederra da ikusmen-urritasuna dutenei zerbitzua ematen dien txakur horien trebetasunak ikusteko.

Fundación ONCE del Perro Guía (FOPG) fundazioak mota horretako ehun txakur baino gehiago prestatzen ditu urtero. Txakur horiek ikusi ahal dira gure herri eta hirietan beraien lana egiten. Zeregin hau ezin liteke aurrera eraman gizarte osoaren lankidetzarik gabe; izan ere gizarteak egunero identifikatu behar du errealitatean zer diren txakur horiek: gida bat eta txakur bat. Pertsona itsu bat kalean bere makilarekin bakarrik ibiltzen denean, bere zentzumen guztiak eduki ditzakeen zailtasunak eta arriskuak aurreratzen saiatzen da: aldamioak, hesiak, zuloak eta mota guztietako oztopoak.

Gida-txakurraren lanari esker, joan-etorri horiek ibilbide seguruak eta atseginak izan ahal dira. Animaliarengan daukan konfiantzaz baliatuz, tentsiorik gabe ibili ahal da pertsona itsua, laguntzailea beste pertsona bat balitz bezala. Txakurra pertsonen artean dagoenez, legeak txakurra behartzen du kontrol zorrotzak gainditzera. Kontrol horietan analisiak eta albaiteroaren azterketak egin behar dira osasun egoera onenean dagoela egiaztatzeko, txakurrak gizakiari gaixotasunen bat transmititzeko arriskua baztertzeko.

Gida-txakurraren erabiltzaileen eskubideak EAEn 2007ko ekainaren 29ko Ahalmen Urrituentzako Laguntza Txakurrei buruzko 10/2007 Legearen bidez arautzen dira. Lege horren xedea da desgaitasun baten ondorioz laguntza-txakurra duten pertsona guztiek txakur horiekin edozein tokitan, erabilera publikoko establezimendutan edo garraiotan sartzeko, ibiltzeko eta egoteko eskubidea aitortzea eta bermatzea.

Gaur egun 39 bat gida-txakurrek lan egiten dute EAEn; haietatik, 18 daude Bizkaian; 17, Gipuzkoan, eta 4, Araban. FOPG fundazioak kosturik gabe egiten die txakurren hornidura erabiltzaileei.

Erakustaldien atala osatzeko, heziketa zibileko saio bat egingo da, Alvaro Moreno txakur-hezitzailearen eskutik.
Datu praktikoak
Erakusketa jende ororentzat irekia izango da; helduentzat, 5 euroko prezioan, eta 10 urtetik beherakoentzat, 3 euroan.

OSO GARRANTZITSUA
Indarrean dagoen Erakusketa Arautegia betetzeko, DEBEKATUTA DAGO Erakusketa barrutira LEHIAKETAN PARTE HARTZEN EZ DUTEN TXAKURRAK SARTZEA, baita Erakusketaren barrutian txakurrak saltzea ere.

Informazio gehiago:
Javier Redondo. Gipuzkoako Txakurren Elkarteko Presidentea.   Tel.: 656 76 24 99

 

Programa

08.00 Dokumentazioa hartzea eta albaitari Kontrola
09:30 Epaiketen hasiera
11:00 ONCEko Itsu-txakurren erakustaldiak (FOPG)
12:00 Heziketa zibila, Álvaro Morenoren eskutik (Txakur-hezitzailea)
13:00 Baieztapenak eta TAA
14: 00 Aurkezle gazteen lehiaketa

16:00 Taldeko finalen hasiera eta Final Handia

No hay comentarios:

Publicar un comentario