Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Kongresuak klima-aldaketak itsasertzean duen inpaktuari buruzko ziurgabetasunei erantzuteko ibilbide-orria definitzea dauka xedetzat.
Egiaztatuta geratu da klima-aldaketak eraldaketak dakartzala, eta, horrenbestez, esku-hartzeak bultzatu behar dira gure itsasertzetan, ondorio horiek txikiagotzeko. Gaur egun prozesuen abiadurari eta dimentsioei buruz ziurgabetasun handia badago ere, inork ez du zalantzan jartzen aldaketak emango direla; ebidentziak hortxe daude. Etorkizunerako prest egoteak eszenatoki guztiak aztertzea esan nahi du, eta ikuspegi sozioekonomikotik eta ingurumenaren ikuspegitik une bakoitzean zer erabaki hartu behar den baloratzea ere bai, inpaktuari egokitzeko eta hura txikiagotzeko neurriei dagokienez.
Helburu horretarako,
Uhinak Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko Kongresuak bi jardunaldi egingo
ditu Ficoban, eta nazioko eta nazioarteko adituek planteamendu aktibo batetik
aztertuko dute zer jarduera burutu behar ditugun gure itsasertzak prestatzeko,
Euskadikoa eta Akitaniakoa, klima aldaketak ziur aski datozen urteetan eragingo
dituen efektuei aurre egiteko. Itsasertzaren kudeaketarako eta
mantentze-lanetarako lankidetza-sinergiak eta -dinamikak mugaz haraindiko
ikuspegi batetik sortzea da kongresuaren xedeetako bat.
Uhinak Kongresuaren xedeak
Klima-aldaketaren
eta itsasertzaren kongresu honen xede nagusia inplikatuta dauden milaka
agenteren artean klima-aldaketak itsasertzean duen inpaktuari buruzko ziurgabetasunei
erantzuteko ibilbide-orria definitzea da. Horretarako, nahitaezkoa da
etorkizuneko eszenatokiak simulatzea, aldaketara egokitzeko modu partekatzea,
inpaktu-arriskuen mapak eta zaurgarritasun-adierazleak sortzea, eta neurri
zuzentzaileak eta arrisku-planak zehaztea.
Kongresuak
zalantzarik gabe xehetasun handiagoarekin azalduko du itsasertzeko ondasunek
eta zerbitzuek zenbaterainoko kalteak jasan ditzaketen, eta egokitze-neurrien
kostu sozioekonomikoa aztertu ere bai. Halaber, neurri zuzentzaileen azterketa
sustatu behar du, eta haren eraginkortasuna eta inpaktua ebaluatu, bereziki
interesezko habitatak, espezie zaurgarriak eta ekosistemak zaintzeari
dagokienez.
Atlantikoko arkuaren
euroeskualdean antolatuko den ekitaldi honek ez ditu egitarauaren gaiak
maisutasunez ebatzi nahi; aldiz, hausnarketarako zenbait puntu eman nahi ditu,
gai horietan inplikatuta dauden zenbait agenteri interesa dakiekeelako.
Klima-aldaketa jorratzeko lau multzo tematiko
Uhinak
Kongresuan hogei hizlarik baino gehiagok parte hartuko dute, eta hain konplexua
den gai bat jorratzeko beharrezkoak diren ikuspegi ezberdinak emango dituzte,
jarduera-eremu horretan aritzen diren herri-administrazioetako
kudeatzaileetatik hasita berrikuntzak zein datu zientifikoen zehaztasunak
ematen dizkiguten ikuspegi zientifiko eta teknologikoraino; hori guztia aurrean
ditugun erronkei irtenbideak emateko.
AZTI, kongresuaren euskarri zientifikoa
Ficobak eta
AZTIk —Itsas Berrikuntzan eta Elikaduran aditua den Zentro Teknologikoa—
egindako hausnarketaren emaitza da Uhinak, eta, horrelako kongresu batek behar
duen ikuspegi zientifikoa ematen du. AZTIk 30 urteko esperientzia dauka, eta
ikerkuntza-lan garrantzitsua eta berrikuntza egin ditu gure ingurunearen
garapen iraunkorragoa lortzeko. Hori dela eta, AZTIk itsasoa eta itsasertza
aztertzen ditu, eta haiei buruzko ezagutza errazten du ikuspegi osatu batetik
(itsas ingurunearen ezaugarri fisikoak, ekologikoak eta soziekonomikoak eta
haien arteko elkarreraginak), itsasertzaren kudeatzaileei eta erabiltzaileei
erabakiak hartzen laguntzeko.
Learn more about the effects of climate change on coastal regions at the Congress on Waves. Work together with leaders to promote resilience to the environment. It's all really easy to understand and quite interesting to learn. Thank you for sharing this information.
ResponderEliminar