Ficobak fakturazio-datuak eta ekitaldi-kopurua areagotu
ditu 2015eko lehenengo seihilekoan
Ficoban ekitaldiaren lehenengo seihilekoan emaitza positiboa erregistratu
zen. Aurreko urteekin alderatuta, salmentek goraka jarraitu dute, eta % 7,5 igo
dira. Datu horiek, beste arrazoi batzuen artean, jarduera igotzearen ondorio
dira. Ficobak iaz 143 ekitaldi hartu zituen; aurten, berriz, 154.
Ficobako
jardueraren erritmoak barrutiaren ahalmen logistikoa baieztatu du, zortzi ordu baino gutxiagoan gune berdinean
(3 pabiloia) egin ziren bi ekitaldi jendetsuek erakusten duten modura: Fito y los Fitipaldis taldearen kontzertura
(ekainak 13) 4.000 pertsona bildu ziren, eta European Oldies Rugby Jaialdiari
amaiera emateko afarira (ekainak 14) 1.800 pertsona.
Oztoporik Gabe, proposamen berria
Ficobako
egutegiak ekitaldi berriak hartu ditu. Lehenengoa urriaren 6an eta 7an egingo
da. Hala, Uhinak Klima Aldaketa eta
Itsasertzari buruzko Kongresuak (www.uhinak.com) bi jardunaldi egingo ditu Ficoban,
eta nazioko eta nazioarteko adituek planteamendu aktibo batetik aztertuko dute
zer jarduera burutu behar ditugun gure itsasertzak prestatzeko, Euskadikoa eta
Akitaniakoa, klima aldaketak datozen urteetan eragingo dituen efektuei aurre
egiteko.
Ficobaren
udazkeneko programaren beste berritasunetako bat Oztoporik Gabe azoka izango da (urriak 16-18), mendekotasunarekin
eta irisgarritasunarekin zerikusi zuzena daukaten sektoreen
merkataritza-agerraldirik handiena izango dena. Oztoporik gabe azoka profesional,
erakunde eta enpresari guztiei zuzenduta dago, sektore hauekin zerikusia
dutenei hain zuzen: mendeko pertsonen eta desgaituen bizi-kalitatea eta
partaidetza, denentzako diseinua, irisgarritasuna eta autonomia.
Erakusketa
komertzialarekin paraleloki, Oztoporik Gabe azokak kultur eta jolas-animazioak
hartuko ditu, eta mahai-inguruak eta hitzaldiak ere bai, aretoko
jarduera-eremuetan protagonista izango diren profesional eta teknikari
ospetsuen eskutik. Halaber, aurreikusita
dago gurpil-aulkietan saskibaloi-eta tenis-erakusketak egitea.
Pasadan
urtean ekin zioten beste bi ekitaldi ere Ficobaren jarduera-egutegian finkatuta
geratu dira. Artekaña, garagardoaren
artisau azokak bigarren edizioa ospatuko du urriaren 31n; oraingo honetan
Ficobak berak eta merkataritza gastronomikoan espezializatutako Pantori
enpresak antolatu dute. Magia Jaialdiak
ere errepikatuko du, eta urriaren 17an egingo du bigarren edizioa.
Ficobaren bigarren seihilekoko jarduera
garrantzitsuenen egutegia
- Irailak 11-13. IV Expogrow, Kalamuaren Nazioarteko
Azoka
- Irailak 26. Irun Zuzenean kontzertua: Men of Rock
- Urriak 6-7. Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari
buruzko Mugaz Gaindiko I. Kongresua.
- Urriak 16-18. Oztoporik Gabe azoka
- Urriak 17 II. Magia Jaialdia
- Urriak 23 Gureak Taldearen 40. urtemuga
- Azaroak 6-8. Antikuarioen eta Bilgarria kentzearen
IV. Aretoa
- Azaroak 7.
Izuaren Pasabidea
- Azaroak 14-15. X Sportjam, Akzio Zaleen Azoka
- Azaroak 20-22. Ficoauto, Bigarren eskuko ibilgailuen
III. Azoka.
- Azaroa. Enpleguaren Astea
- Abenduak 5-8
Euskal Kostaldeko Gabonetako X. Azoka
- Abenduak 5-8
Irungo VI. Artisautza Azoka
- Abendua-urtarrila PIN, PAN, PUN, Eguberritako Haur
Parkea
www.ficoba.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario