Ficobako PIN, PAN,
PUN, dibertsioz betetako parkea
Aurten ere, berriz dator Ficobara
gehien espero ohi den jardueretako bat: Eguberrietako Pin, Pan, Pun
Haur-parkea. Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte zabalduko ditu ateak. Bi
aste horietan Ficobako hiru pabiloiak haurrez eta helduez beteko dira, Haur
Parkeak edizio honetan eskaintzen dituen proposamen askotarikoaz gozatzeko prest.
Eta hori guztia, ilararik eta jende-pilaketarik gabe, tokia mugatu egingo
baita, lasaitasunez gozatu ahal izateko.
PINa, pabiloiz pabiloi
2.071 m²-ko azalera duen Ficobako
3 pabiloian jarriko dira ohizko barrakak. Askotariko eskaintza horretan, ez dira faltako kanguroa,
dragoia, noria, haurrentzako talka-autoak eta ohe elastikoak.
Horiek guztiek
partekatuko dute tokia SportJam Kids Park-erekin. Parke horrek lehen aldia
izango du Ficobako PINen. Jarduera horretan, umeek beren trebetasunak erabili ahal
izango dituzte scooter gainean, etxetik ekarri beharrik gabe, bertan izango
baitituzte erabiltzeko moduan scooterrak eta kaskoak.
Beste bi pabiloietan, umeek jarduera ludikoak aurkituko dituzte, baina
jarduera-eskaintza zaindu bat ere bai; jarduera entretenigarriak noski, baina
helburu didaktiko bat dutenak.
2 pabiloian,
Battlefield Live da proposamen preziatuenetako bat. Joko horretan,
parte-hartzaileak azken belaunaldiko bideojoko bateko protagonistak direla
sentituko dute, izpi infragorriekin lehiatuz. Beste alternatiba batzuk nahiago
dituztenentzat, teknologiarekin lotutako proposamenak aurkituko dituzte; hala
nola, robotika eta scratch tailerrak (programazioa), edo software libreko
jokoetara sartzeko aukera, eta baita parte-hartzaileak jolastuz birziklatzen
ikastera animatuko dituzten jarduerak ere. Beti arrakastatsua den zezen mekanikoa, puzgarriak, ping-pong mahaiak,
hockeykoak, futbolinak eta ludotekak osatzen dute pabiloi horretako eskaintza.
Bubble Soccer
jarduerak futbola, talkak, segurtasuna eta dibertimendua nahasten ditu burbuila
baten barruan, eta aurten, Ficobako 1 pabalioan egongo da, scalextric erraldoi
batekin batera.
Jolas-heziketazko
tailer eta jarduerak dira pabiloi horretan aurkitu ahal izango ditugun beste
proposamenetako batzuk. Haien artean, aurten, bideojoko bat nabarmentzen da,
zeren umeak bullyingari buruz kontzientziatzeko aukera ematen baitu. Material
birziklatuarekin egindako esku-lanak eta eguberrietako dekorazio-elementuak
izango dira leku horretan umeei eskainiko zaizkien proposamenetako batzuk.
Bertan, hozkailutarako iman bat eraikitzen ere ikasiko dute.
Aurten, ez da
faltako bere hitzordura egunero karaokea egiteko eszenatokia ere; jarduera hori
bisitarien aldetik preziatuenetako bat da. Gainera, proposamen ludikoak ere
izango dira, ingelesa eta frantsesa jolastuz ikasteko.
Arrazoi asko
dira Ficobako PINera joateko, eta horiez gainera, beste bat: sarrera
erostean Eguberrietako “Bizi Irun” kanpainako
euro bateko txartel bat emango da sarrera bakoitzeko, Zabaltza plazako
patinatzeko pistan erabili ahal izateko, edo Oiasso museoan, Irunen ere bai,
edo Ficobako PINen beste egun dibertigarri bat pasatzeko.
Eguberrietako Haur Parkeak 3 eta 13 urte bitarteko neska-mutil guztien
nahiak ase nahi ditu. Neska-mutilak eta
beren familiak, Gipuzkoako bazter guztietakoak; izan ere, Ficobako PINen asmoa
da lurraldeko txoko guztietara iristea eta Gipuzkoako herri guztietako jendea
erakartzea, erraz iritsi baitaiteke Ficobara, eta eroso eta doan aparkatu
bertako instalazioetan; edo "topoz" ere etor daiteke Irun-Ficoba
geltokiraino.
Datu praktikoak:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte, 15:00etatik 20:00etara irekita.
ITXITA abenduaren 21, 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean.
PREZIOAK: 13 urte arteko umeek: 7€.
Helduek: 6€
3 urte arteko umeek: dohainik
10 umetik gorako taldeek: 5€ ume bakoitzeko (+ heldu laguntzailea doan)
Familia ugariak (txartelarekin): 5€, ume
bakoitzeko.
http://pin.ficoba.org