jueves, 19 de noviembre de 2015

Ibilgailu azoka


Ficoauto asteburu honetan Ficoban



Asteburu honetan, Ficoautoren beste edizio bat dator Ficobara. Ostiral arratsaldetik igandera, bisitariek Gipuzkoako automobil-eskaintza handiena ikusi ahal izango dute barruti bakar batean.

Ficoautoren hirugarren edizio hau Ficobak eta El Diario Vasco egunkariak antolatu dute, eta segmentu eta gama guztietako ibilgailuak bilduko dira erakustazokako hiru pabiloietan eta kanpoaldeko erakusketa-gunean. Bisitariek hogei bat marka aurkituko dituzte, 30 erakustokitan banatuta. Auto-aukera zabala eskainiko da: aukerakoak, erdiberriak, “demoak” eta Km0-koak urteko prezio onenetan.

Edizio honetako berritasun nagusia da merkataritza-ibilgailuak eta lur orotakoak ere izango direla, segmentu guztietako autoez gainera, eta baita autokarabana-eskaintza ere; azkeneko eskaintza hori 2014an sartu zen Ficoautora.

Erakutsiko diren ibilgailu guztiak bermatuta eta aztertuta daude; probatu ere egin litezke, edo finantzatu edo in situ aseguratu.


Ordutegiak:
Ostiralean, azaroaren 20an, 16:00etatik 20:00etara.


Larunbatean eta igandean, azaroaren 21 eta 22an, 10:00etatik 20:00etara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario