Euskal
Kostaldeko Eguberrietako Azokak hamargarren urtea du
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak
hamargarren urtea duen honetan Eguberriak lehenago iritsiko dira Ficobara. Azokak hamar urte bete ditu eta erabat finkatua dago, eta Ficoban egiten
direnen artean jendetsuena bilakatu da.
Iaz 23.000
bisitari inguru izan ziren Erakustazokan, bertako erakustoki ugarietan
eskaintzen zenaz eta familia osoari begira programatutako ekintzez gozatzeko.
Aurten Eguberrietako Azokak berriz ere
Ficobako hiru pabiloiak beteko ditu, era guztietako gauzak eskainiz: elikagaiak
eta gastronomia; osasuna eta edergintza; dekorazioa; turismoa, aisialdia eta
denbora librea; moda eta osagarriak; etxea; ibilgailuak; zerbitzuak…
Proposamen horiei Irungo VI. Artisautza
Azoka gehitu behar zaio, Gabiltza elkarteak bultzatzen duen azoka, Ficobako 1.
pabiloia artisautza tradizional, sortzaile eta garaikideaz beteko duena.
Eta, jakina, ez da faltako haurrak
protagonista nagusi izango dituzten aldi bereko jarduera programa
hornitu-hornitu bat ere.
Datu praktikoak
Azoka Ficoban egingo da abenduaren 5etik 8ra. Abenduaren 5ean (larunbatean) eta 8an (asteartean) azoka 11.00etatik
20.00etara egongo da zabalik; abenduaren 6an eta 7an (igandea eta astelehena),
ordea, ordutegia ordubetez luzatuko da (11.00 - 21.00). Sarrera-prezioa 3 €-koa da eta 12 urte arteko
haurrek ez dute ordaindu beharrik izango. Aparkalekua, Ficoban egiten
diren gainerako jardueretan bezala, dohainik izango da.
http://expo.ficoba.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario