Helburuak bete
ditu Eguberrietako Azokaka eta 20.200 pertsona baino gehiago erakarri ditu
Giro izugarria izan da Ficobako hiru pabiloietan
asteburuan nagusitu den ezaugarria. Azokako lau egunetan 20.200 pertsonak
bisitatu dute erakustazoka. Jardunaldi jendetsuena igandekoa izan zen 7.000
bisitarirekin eta horren ondoren, asteartekoa, 5.500 bisitarirekin. Azokan
20.000 bisitari kopurua gainditu den laugarren edizioa da, eta badirudi finkatu
egin dela kopuru hau.
“Oso pozik gaude etorri den jende kopuru
ikaragarriarekin, komentatu du Mónica Alday azokaren zuzendariak. Nolabaiteko
prebentzioa genuen azken egunetan mugaren inguruan gertatzen ari diren trafiko
arazoengatik. Baina argi geratu da Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak
publiko fidela daukala eta publiko horrek hamargarren urtemuga honetan ere
parte hartu nahi izan duela”.
Zalantzarik gabe, efemeride hau dela eta antolatu diren
zozketa eta opari ugariak izan dira erakargarritasunetako bat. Produktu
sortak, Eguberrietako saskiak, 125 euroko txartelak eta sari handia, gaur
abenduaren 9an, 13:00etan, notarioaren aurrean zozketatuko den bi lagunentzako
kruzeroa. Guztira,
35 opari baino gehiago.
Inguruan
eragina duen azoka
Edizio honetan 148 erakusketari izan dira Euskal
Kostaldeko Eguberrietako Azokan parte hartu dutenak. Aurreko
urteetan bezala, asko dira Gipuzkoatik eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo
datozenak. Balio
erantsi bat da inguruan sortzen den eraginari dagokionez. Ostalaritza
sektorean bakarrik eta azokaren eraginez, 300 ostatu-gau izan direla
kalkulatzen da.
Eguberrietako Haur
Parkea, Ficoban izango den hurrengo hitzordua
Eguberrietako PIN, PAN, PUN Ficobako Haur-parkearen edizio berria
abenduaren 22an zabalduko ditu ateak. 3 eta 13 urte bitarteko umeentzat pentsatutako ekitaldia da. Urtarrilaren
4ra arte disfrutatu ahalko dute une atsegin bat pasatzeko proposamenez eta
arrazoiz josita egongo diren hiru pabiloietan. Eta guztia, ilararik eta pilaketarik gabe, sar daitekeen jende kopurua
mugatua baita, lasai-lasai ibili ahal izateko.
I love trying new things on the Internet, but I hate registration that takes forever. But then I found a sports betting platform. They have such a fast and convenient register process, it really surprised me. Therefore, I highly recommend it to those who value time and like something new. This site has become my favorite.
ResponderEliminar