jueves, 8 de octubre de 2015

Klima eta Itsasertz Aldaketaren Kongresua


Lehenengo edizioaren harrera ona ikusita, Uhinak Klima eta Itsasertz Aldaketaren Kongresuak jarraipena berretsi du


Ficobak lehen urratsa egin du Uhinakekin, kongresuen bultzatzaile eta antolatzaile gisa. AZTIrekin batera antolatutako Klima eta Itsasertz Aldaketaren kongresuaren lehen edizio honek izan duen arrakastak Uhinaken jarraipena ziurtatzen du. Datozen edizioetan –haren aldizkakotasuna aurki baieztatuko da– Uhinakek, besteak beste, honako helburu hauek izango ditu: haztea –klima-aldaketak eragindako eremu geografiko berriak sartuz eta txostengile berriak ekarriz, eta arreta berezia jarriz enpresen sektorea tartean sar dadin, izan ere sektore horrek gauzatu beharko baititu azken batean itsasoaren maila handitzeari aurre egiteko zehazten diren jarduketak– eta oraindik ere instituzioen inplikazio handiagoa lortzea.

Adolfo Uriarte AZTIko Itsas Ikerketako Atalaren Balioko zuzendariak kongresuaren amaieran adierazi zuen bezala, "egungo testuinguruan, zaila zen Uhinak bezalako kongresu bat antolatzea, ekitaldi asko egiten baitira itsasoari lotuta, baina unea zen klima-aldaketari modu serioan ekiteko”.

Bestalde, Ander Sarratea Ficobako gerenteak adierazi du mugaz gaindiko izaerakoa izatea dela kongresuak asmatu duen gauzetako bat. “Klima-aldaketaren gertakariak ez du mugarik ezagutzen; horregatik, mugaz gaindiko ekitaldi baten aldeko apustua egin dugu kontzeptu zabal batetik begiratuta. Jakina, Uhinaken gaiagatik, baina Bidasoa ibaiaren bi ertzetako instituzioen kolaborazioa ere izan dugu. Uste dut esan dezakegula benetan mugaz gaindiko kongresua izan dela.”

Uhinak Klima eta Itsasertz aldaketari buruzko Kongresuak nazioko eta nazioarteko 140 aditutik gora bildu ditu Ficobako bi jardunaldietan. Horiek planteamendu aktibo baten ikuspegitik aztertu dituzte gure kostaldeak (Euskadi eta Akitania) prestatzeko egin behar diren jardunbideak, datozen urteetan klima-aldaketak ziurrenik izango dituen ondorioei aurre egite aldera. Sinergiak eta kolaborazio-dinamikak sortzea itsasertzaren kudeaketan eta mantentzean.
Instituzioen laguntza

Honako hauek izan dira Uhinak lagundu dutenak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Conseil Départemental des Pyrénées Atlantiques, el Conseil Régional d`Aquitaine eta Aglomeración Sud Pays Basque, baita San Sebastián Turismo&Convention Bureau eta Basquetour ere. Instituzio horiek ekitaldian parte-hartzea sustatzen dute, ulertzen baitute klima-aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan hartu behar diren neurriek aukera sortu dezaketela garapen jasangarria gauzatuz itsasertza zaintzeko eta ustiatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario