lunes, 15 de marzo de 2010

LOS MILAGROS EXISTEN


Bi mendizale mendi aldapatsu bat igotzen. Askotan joan dira mendira. Ensanble teknikaren bitartez loturik doaz. Bapatian goian doana irristatu egiten da eta maldan behera hartzen duen abiaduraz bigarrenak justu justu heldu diola somatu du. Oso justu gainera. Berehala konturatu dira seguru gehiago sartu behar zutela. Zorionez ez da ezer gertatu baina kriston sustua hartu dute.

Beste lau lagun. Eskiatzaileak. Kriston monoakin daude eta eskiatzera doaz. Elur-jausi arriskua 4-koa da baina mendia eta lekua oso errexa dirudite eta etxetik oso hurbil doaz gainera.
Eskiatzen doazela elur-jausi bat entzun dute beraien atzean. Leku horretatik orain dela ordu erdi pasa dira. Beste zenbait elur-jausi txiki entzun dute handik eta hemendik. Ixilik eta azkar heldu dira kotxeraino.

Soil karstiko batian. Zuloz eta zirrikituz beterik dauden horietakoa. Dena edurrez estalita. Bi lagun ensamblean. Ondo. Bi mendizaleak nahiko hurbil joan behar dira bata bestearekiko eta elkar lotzen duen soka nahiko tentsatuta eraman behar dute erorketa kasuan elkar ondo eusteko. Baina lañoa sartu da eta nekatuta daude. Nekatuta eta ixilik doaz. Eta erlañoaz elkar ikusten ez direnez, deskuidoan, soka flojo eramaten hasi dira eta gainera elkarren arteko distantzia handituz. Bapatean bat erori da eta lagunak ezin izan dio ondo heldu. Baina erori denaren jausia zuloko repisa batek geratu du. Kriston erorketa izan da baina ez du ezer autsi. Osorik dago.

Konklusioa: mirariak egunero gertatzen dira mendian. Helburua aldiz, noski, mirariaren zai ez egotea da. Helburua mendiaren eta segurtasun tekniken ezagutza edukitzea da gero erabiliak izan daitezen. Horretan saiatuko gara berriro aurtengo MENDIEXPO-n. Kurtso, jolas edo konferentzien bitartez, segurtasunaren garrantzia zabaltzea, beti izango da gure helburuetariko bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario