Atzerakontua hasi da berriz gaurko egunean. Ia 24 ordu barru MENDIEXPO-UREXPO 2009-k bere ateak irekiko ditu bere 6. edizioa ospatzeko.
Mendiexpok izen ezaguna dauka. Mendizale eta outdoor aktibitate zaletuen artean oso ezaguna. Mendiexpo Ficobaren “marka” bat da. 5 edizio antolatu ondoren, batzutan zaila iruditzen zaigu zertan berritu genezaken pentsatzea. Baina egia esan aurten argi izan degu.
Bi berrikuntza nabarmen sartu ditugu aurten:
inoiz baino stand gehiago egongo dira eskiaren gaiaren inguruan. Argiago esateko: 30 eski estazio baino gehiago Mendiexpon egongo dira bisitari guztieri beraieri buruz informazioa emateko prest. Zure forfait-a erosi nahi duzula? Zatoz mendiexpora eta eros ezazu hemen bertan!
Honen ondorioz ere Mendiexpok eski zaletu gehiago erakarriko ditu bisitari bezela eta hori bisitari berri eta garrantzitsu bat da guretzat.
Bigarren berrikuntza WIC- a da, Wood Ice Climbing deritzaguna. Ficobak "sortu” duen estruktura bat da. Beste inon ez dago. Guk geuk asmatu eta errealitate egin degu.
Bertan izotz eskaladan arituko bazina bezala eskalatu dezakezu. Eta oraindik kranpoiak inoiz jarri ez badituzu edota oraindik nahiko trakets bazabiltza beraiekin, zatoz Mendiexpora eta kurtso motz batzuren bitartez Euskal Goimendi Eskolako monitoreek erakutsiko dizuete nola egin. Hau dena Euskal Mendizale federazioaren eskutik!
Ven a Mendiexpo este año, tenemos dos grandes novedades!
- Stands con más de 30 estaciones de esquí representadas. ¡Compra tu forfait en Mendiexpo!
- Hemos “creado” el WIC, una estructura de troncos para que puedas aprender a ponerte unos crampones y andar con ellos para emular la escalada en hielo. Monitores de la Escuela Vasca de Alta Montaña estarán en mendiexpo para dar cursilos y enseñarte todo sobre el hielo! Ven a verlo con tus propios ojos. Clava el piolet…pero no te claves los crampones!
Zatozte Mendiexpora! 6. urteurren desberdina!
Yo quiero darme una vuelta en lo de los troncos!!
ResponderEliminar