viernes, 12 de junio de 2009

Pabilioiak ekitaldi kongresualak egiteko.



Joan den asteburuan Bioterra ospatu genuen Ficobako bigarren eta hirugarren pabilioetan.

Igandean lehendabiziko pabilioan eta Bioterrarekin batera Eroskiren asanblada ospatu zen.
Argazkian ikusi dezakezuenez kortina sistema batekin illuntzen dugu pabilioa eta auditorio batean transformatzen da.


Ez da lehenengo aldia. Askotan erabili izan dugu pabilio bat azoka ez den ekitaldi bat egiteko. Bainan azoka batekin batera hau izan da lehendabiziko kasua. Gure azpiegituraren polibalentziaren islada. Ekitalde pribatu bat (Eroski) eta beste bat publikoa (Bioterra) batera.

Ekainaren 7an eguerdian 1.200 pertsona zeuden Eroskiren asanbladan eta bitartean Auditorium-a beteta zegoen 400 pertsonekin Bioterraren hitzaldi bat entzuten eta gainera mila pertsona baino gehiago zeuden azokan bertan, dena ongi atera zen.

Hori dena aurrera ateratzeko Ficobako 9 pertsona geunden.

Eroskiren kasua bezala gero eta gehiago dira Ficoban antolatzen diren mota guztietako ekitaldiak azokak kenduta.

2008. urtean 151 ekitaldi ospatu dira Ficoban horietatik 12 azoka eta 138 bilerak (oso txikiak, ertainak eta handiak).

12 azoka horietatik 4 guk antolatuko ditugu 5 pertsonekin. (ABLA, BIOTERRA,MENDIEXPO eta FERIA DE NAVIDAD DE LA COSTA VASCA)

Beste antolatzailen azokak (8) eta 138 bilerak horiei harreta eta zerbitzuak emateko pertsona bakarra daukagu komertzial arloan gure lankidea Ane.
Anek dauka Ander Manu eta Javieren babesa eta laguntza teknikoa.

Arlo komertzialean nik laguntzen diot pixka bat.

Hori dira ditugun baliabideak gauzak aurrera ateratzeko.



1 comentario: