martes, 20 de diciembre de 2016

Gabonetako Haur Parkea Ficoban

Abenduaren 26tik aurrera, Ficobako Eguberrietako Haur Parkearen beste edizio bat



Eguberriak, Ficoban, Eguberrietako Haur Parkearen sinonimoa da. Aurten, leial dator bere hitzordura, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte. Edizio laburragoa, eskola-egutegira doitze aldera. EHP arratsaldez irekiko da, 15:00etatik 20:00ak arte, eta Gipuzkoa osoko eta ondoko lurraldeetako umeak etorriko dira (Nafarroa, Iparralde, …). Eta guztia, ilararik eta pilaketarik gabe, sar daitekeen jende kopurua mugatua baita, umeek lasai-lasai goza dezaten.

Ficobako 1 pabiloira sartutakoan ikusiko duten lehenengo proposamenetako bat Bubble Soccer delakoa izango da: futbola, talkak, segurtasuna eta dibertimendua nahasten ditu burbuila batean. EHPko klasiko bat, wii-ari eskainitako gunea bezala; aurten zabaldu egingo da gune hori. Ez du huts egingo hitzordura egunero karaokea egiteko “eszenatokiak” ere; bisitariek preziatuenetako bat duten jarduera. Pabiloi horretako eskaintza osatzeko, puzgarriak, futbolinak, air-hockey mahaiak, eta, jakina, eskulanetako tailerrak.

Teknologia beste protagonistetako bat da 1 pabiloian. Robotikako eta scratch-eko (programazioa) tailerrak antolatu dira, eta baita software libreko jokoak ere. Gailu mugikorretatik kontrolatzen diren 6 sphero robot ere egongo dira; eta txikienentzat, Beebot robota eta Fishher Code-A-Pillar delakoa; aginduak eman ahal izango dizkiete jolasaren mugimendua egin dezaten.

2 pabiloian, “La Barredora” delakoa da berritasuna. “El Derribador” ere esaten zaio atrakzio horri, eta horrekin, umeek beren trebetasun fisikoak erakutsi beharko dituzte jauzi eginez eta orekari eutsiz.

Battlefield Live ere beste proposamen arrakastatsuenetako bat da. Joko horretan, azken belaunaldiko bideojoko bateko protagonistak direla sentituko dute parte-hartzaileek, izpi infragorriekin lehiatuz.


Beti arrakastatsua den zezen mekanikoak, puzgarriek, ping-pong mahaiek, ludotekak eta birziklatzeko jarduerek osatzen dute pabiloi horretako eskaintza.

3 pabiloia da umeen toki gogokoenetako bat. Han barrakak gozatu ahal dituzte. Matxinsaltoa, haur-trena, baby hegalaria, haurrentzako talka-autoak eta ohe elastikoak egongo dira bertan, eta baita SportJam Kids Park ere. Jarduera horretan, umeek bere trebetasunak landuko dituzte scooter gainean; eta, gainera, Sportjam Kids maskota ere egongo da beraiekin, eta argazkiak atera ahal izango dituzten harekin.

Ikastetxeentzako eta ume desgaituen elkarteentzako egunak
Aurreko edizioetan bezala, EHPk hiru egun gorde ditu (abenduak 19, 20 eta 22), ikastatxeek Eguberrietako Haur Parkea gozatuz igaro dezaten goiza. Aurten, 16 ikastetxe etorriko dira Ficobara (Donostia, Errenteria, Azpeitia, Leitza, Hondarribia, Mutriku, Oiartzun, Bera, Zestoa, Andoain, Orio eta Irun). 2015ean baino % 7 gehiago.

Era berean, abenduaren 30ean, goizean, desgaitasunen bat duten umeentzat bakarrik irekiko da Eguberrietako Haur Parkea, haiek ere parkea goza dezaten.

Datu praktikoak: 
Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra

Arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara

Itxita: Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean

PREZIOAK:
3-13 urte bitarteko umeek: 8€
Helduek: 6€
3 urte arteko umeek: dohainik
10 umetik gorako taldeek: 6€ ume bakoitzeko (+ heldu laguntzailea dohainik)
Familia ugariek (txartela behar da): 6€ ume bakoitzeko
Parkinga dohainik

2 comentarios:

  1. Students find it difficult to complete their online engineering assignment help. The topics and concepts are varied and the students are hardly able to spend enough time on them. In such a situation, an expert help from an engineering assignment help website is essential. The experts provide quality help in all fields of engineering. They know how to deal with the toughest questions and can provide you with quality answers within the deadline. They also know how to handle all kinds of technical issues related to your engineering assignments. All you need to do is log on to the site and place an order. You can also get a free quote for the assignment. This way, you can ensure that you will receive a quality product within the deadline.

    ResponderEliminar
  2. file uncontested divorce virginia
    The Christmas Children's Park in Ficoba is a magical wonderland that brings joy and excitement to families during the holiday season. With a variety of activities and attractions, including Santa's grotto, festive performances, and interactive workshops, it fosters a sense of community and togetherness. The park's attention to detail and festive food and drink options add to the overall experience. The variety of themed zones and activities ensures every visit feels fresh and exciting, making it a delightful destination for families to embrace the holiday spirit.

    ResponderEliminar