viernes, 30 de diciembre de 2016

Iñigo Lavado eta Metro

Iñigo Lavado, Ficobako chefak, Eguberriak zoriondu ditu banaketako munduko hirugarren taldea den Metro multinazionalaren izenean




Zalantzarik gabe, jai hauek bereziak izan dira Ficobako Iñigo Lavado chefarentzat, benetako eguberri-ipuin bateko protagonista bihurtu baita. Ezer ez zekiela, Metro taldeak, harekin kolaboratzen baitu, protagonista nagusia bihurtu du Alemaniako multinazionalak bere bezeroei, ostalariei, jai hauek zoriontzeko egin duen kanpainan. “Eguberrietako beste Erregeak” goiburua izan du kanpaina horrek.

‘Sorpresaren’ arduradunek beraiek azaldu dutenez, “Eguberriak familian egoteko dira. Horregatik prestatu diogu sorpresa Iñigo Lavado Singular jatetxeko chef kolaboratzaile eta jabeari. Bere jatetxeko sasi-mahaikideen ordez gonbidatu berezi eta ustekabekoak jarri genituen: bere familia eta lagunak. Makroko langileak arduratu ziren sukaldeaz eta zerbitzuaz egun batez. Eta Eguberri berezia goza zezaten utzi genien Iñigori eta bere ahaide eta adiskideei. Ostalari guztientzat, Eguberrietako beste Erregeak. #LosOtrosReyes ‘. Olaf Koch Metro Taldeko CEOren hitzetan, “Bideo hau oso modu ona da zertan ahalegintzen garen ilustratzeko”.

Ficobak ere parte hartu du Eguberriak zoriontzeko ekintza original hori gauzatzen. Noski, laguntza logistikoa eman dute; bertako langileak ere aritu dira, eta erakustazokako zenbait gune ere utzi dituzte.

Sorpresa horren emaitza, Eguberriak bideoz zoriontzea bihurtua, ikusgai dago YouTuben, gaztelaniaz, alemanez eta inglesez. (https://www.youtube.com/user/makrorestauracion).

Irungo Ficoban, Singular jatetxeko instalazioetan filmatu zen. Jatetxe horretan, Iñigo Lavadok berea den sukaldaritza-kontzeptua garatzen du; eta, aldi berean, balio bereizgarria ematen dio Ficoba erakustazokari, aukera ematen baitio edozein ekitalditarako baliozko gastronomi proposamena eskaintzeko eta esperientzia pertsonalizatuak eta neurrirakoak sortzeko.  Ficobako chefak beste Singular jatetxe bat dauka Madrilen, Makroko instalazioetan.

Metro Taldeaz eta Makroz

Munduan hirugarren banaketa-taldea den Metro Taldeko filial bat da Makro. Konpainia alemaniar hori 30 herrialdetan dago, eta 2.000 denda inguru eta 230.000 langiletik gora dauzka. Metro Taldeak hiru negozio-dibisio dauzka, modu independentean funtzionatzen dutenak, eta elikagaien handizkako salmenta egiten dute: Metro Cash & Carry, Makro horkoa da; Real (hipermerkatuak); Media Markt eta Saturn (elektronikako dendak).



4 comentarios:

  1. This is amazing thanks for sharing this blog I have become a fan of your blogs now. This blog is so interesting and informative.

    ResponderEliminar
  2. YourDoorStep is here to provide you Birth Certificate in Delhi service at very affordable prices from the comfort of your home. Get it now

    ResponderEliminar
  3. Christmas is a time to spend with family. That's why we planned a surprise for Iigo Lavado, Singular restaurant owner and chef collaborator. We replaced him with wonderful and unexpected guests: his family and friends, instead of his pseudo-tablets at his restaurant. For one day, the Makro personnel was in charge of the cooking and service. And we gave Iigo and his family and friends a spectacular Christmas. For all hosts, the other Christmas Kings. Thank you for sharing your knowledge! Keep up the good job! Continue to spread the word. Please take a peek at my website.

    ResponderEliminar