Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka:
familia osoarentzako erosketak eta jarduerak
Ficoban
- 140
erakusketari eta hiru pabiloi proposamenez beteta
- Mediterraneoan
barrena egiteko itsas bidaia bat zozkatuko da, eguberrietako sortak orduero eta Eguberrietako
saski bat eta erosketa-txartel bat egunero
- Azokarekin batera, Irungo Artisautza Erakusketaren VII. edizioa egingo
da, Gabiltzak antolatuta
- Azoka
abenduaren 6tik 8ra egingo da Ficoban
. Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokak
hamaikagarren edizio du aurtengoa, eta erakustazokako hiru pabiloiak beteko
dituen erakusketa-eskaintza zabal batekin itzuli da Ficobara. Urtez urte
milaka bisitari hartzen ditu azokak, eta horrela, Gipuzkoako bisitatuena
bihurtu da. Oraingoan, 140 erakusmahai inguruko eskaintza izango dute eskura
bisitariek.
Eskaintza gastronomikoa
izango da ugarienetako bat. Bisitariek kalitatezko
gastronomi produktuak aurkituko dituzte; beste batzuk, egun horietako berezkoak
direnak eta, berritasun gisa, Iparraldetik ere produktu asko egongo dira: Irulegiko ardoen sindikatua, Ossau jatorri-deitura
defendatzeko sindikatua, Piment d`Espelette jatorri-deituraren sindikatua,
Kintoa euskal txerriaren Elkartea (Iparraldeko nekazaritza ekologikoko gaiak)
eta IDOKI Euskal Herriko abeletxeetako ekoizleen elkartea.
Aisia eta denbora librea dira azokako
beste erakargarrietako batzuk. Aurten, turismoko eskaintza
instituzionala Basquetour-ek (Turismoaren Euskal Agentzia. Eusko Jaurlaritza) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo
departamentuak ordezkatuko dute. Gouretteko turismo bulegoa ere badator Gouretteko
eski-estazioa ordezkatzera; eta Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokaren edizio
berri honetako eskaintza osatzeko, Osasuna eta Edergintza, Dekorazioa, Moda eta
Osagarriak, Etxea, Ibilgailuak eta Zerbitzuak alorretako proposamenak.
Bertako
merkataritzaren presentzia
Irungo merkataritzak,
herriko udalak lagunduta, presentzia nabarmena izango du. Irungo hamabi establezimendu txandatuko dira stand
batean, ‘Irungo Merkataritza, oparitu emozioak!’ goiburuarekin; eta bertan,
bere eskaintza erakutsiko diote jendeari, eta horrekin batera, gainera,
jarduerak ere antolatuko dituzte, goiz eta arratsalde, txikientzat eta
helduentzat.
Jende ororentzako jarduerak
Euskal Kostaldeko
Gabonetako Azokaren helburuetako bat da familia-plan bat eskaintzea bisitariei.
Horretarako, jarduera ugari antolatzen dira adin guztietako jendearentzat,
azoka irekita dagoen ordutegi osoan: puzgarriak, joko didaktikoak
eta ludikoak, proiekzioak, zumba familian, sukaldeko master class,
ospakizunetarako makilajea, eskulanetako tailerra frantsesez, talo bat nola
egin, nola sortu zure poltsa pertsonalizatua eta jasangarria, haurrentzako
minidiskoa, antzerkia, oka-jokoa Gipuzkoako Aldundiak antolatuta, erakusketak,
magia-emanaldiak… (http://expo.ficoba.org/micro_expo/visitar).
Opari jasa
Euskal
Kostaldeko Gabonetako Azoka bisitatzeak badu beste eragingarri bat ere; izan
ere, zozketa ugaritan parte hartzeko aukera izaten da. Gogokoena,
bi lagunentzako itsas bidaia bat Mediterraneoan barrena. Baina askoz
ere aukera gehiago dago opari bat eskuratzeko. Ordu oro
Eguberrietako loteak zozkatuko dira, eta egunero, Eguberrietako saski bat eta
125 euroko txartel bat, azokako standetan gastatzeko.
Elkartuz
gunea
Gune honetan, Txingudiko elkarteak eta Gipuzkoako GK
erakundeak biltzen dira, eta aurten, bertan izango dira Amnistia
Internazionala, Alboan Fundazioa, Chernobilen Lagunak, Gipuzkoako DYA, Oxfam
Intermo, Kaleko Elkartasun eta Kultur elkartea, EIPE-Asociación Emprendimiento Integral para el Envejecimiento - ZAEI Elkartea: Zahartzearen
aldeko Ekintza Integrala, eta Kale Dor Kayiko Elkartea.
Irungo Artisautzaren VII. Erakusketa
Gabiltza elkarteak aurten berriz ere Irungo Artisautzaren
Azoka antolatu du, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka dela eta. Aurreko urteetan bezala, Artisautzako Erakusketak
ahalegin handia egin du bere erakusketa-eskaintza jarduera-programa askotariko
batekin osatzeko. Horrela, bada, bisitariari, batik bat txikienei, aukera
ematen dio artisautzaren munduan sartzeko, era praktikoan eta dibertigarrian.
Datu praktikoak
Azoka abenduaren 6tik 8ra egingo da Ficoban. Astearte eta asteazkenean, 11:00etatik 21:00etara, eta
ostegunean, azokaren azken egunean, 20:00etan itxiko dituzte ateak. Sarreraren prezioa 3€ eurokoa izango da, eta 12 urte bitarteko umeak
dohainik sartu ahal izango dira. Ficobako parkinga eta egiten
diren jarduerak dohainik dira.
Abenduaren 6an, asteartean egingo da, 12:00etan, Euskal Kostaldeko
Gabonetako Azokaren inaugurazio ofiziala.
http://expo.ficoba.org
No hay comentarios:
Publicar un comentario