miércoles, 19 de octubre de 2016

Magia jaialdia


Magia jaialdia Ficoban urriaren 22an, larunbatean


Hirugarren urtez segidan, Ficobako entzunaretoak ateak irekiko dizkio magiari, eta hitzordu bikoitza izango da: 16:00etan eta 18:00etan. Eszenatokian, hiru mago. Iurgi, ikusizko magia-proposamen batekin; lebitazio, uso eta untxiekin. Ibon Magoak aurkeztuko du ikuskizuna, eta, euskaraz, jendeari gozarazi egingo dio bere magia partizipatiboarekin. Eta Dexter, magia komikoan espezialista. Umore ukitua emango dio ikuskizunari Ficobako entzunaretoko eszenatokiaren gainean.

Sarrerak Ficobako leihatilan eskuratu ahal izango dira urriaren 22ko 15:00etatik, sei euroan.

Los muñecos de la tarta-k errepikatu egingo du datorren urtean


Joan den asteburuan, Ficoban lehen aldiz egin da ezkontza-azoka bat, eta balantzea oso positiboa izan da. Los muñecos de la tarta azokaren antolatzaileek poza agertu dute lortu den emaitzagatik, eta, ekitaldian Bidasoaren bi aldeetako 200 bikotek baino gehiagok parte hartu dutelarik, iragarri dute beste edizio bat antolatuko dutela 2017an.  

Hogei erakusketari inguruk aurkeztu dituzten proposamenen bidez, ezkongaiek eta haiekin doazenek ezkontza antolatzeko behar den guztia aurkitu dute: andregai-jantziak, senargai-jantziak, argazkilariak, lore-dendak, bitxi-dendak, osagarriak, jatetxeak, autokarrak, DJak, etab.


Sektorean espezializatutako Irungo enpresa-talde batek antolatu du Ficoban lehen aldiz egingo den Ezkontza Azoka. Batu egin dira, ezkongaiek beren "egun handia" antolatzeko beharrezko duten eskaintza osoa jardunaldi bakar batean biltzeko. Estudio Gover Fotografía, Married Novias, GB Eventos eta JECA Hombre Novios dira enpresa horiek.

2 comentarios:

  1. It sounds amazing! I believe this so called ''magic festival'' will be a big entertainment for children, as we know, that children are fond of magic and tricks. I think they will have much fun.

    ResponderEliminar
  2. It's great and hopefully everyone enjoy who attend the show of magic last time I watch the magic at my school the magician are to entertain us, and we enjoy too much if I organize the magic show at Professional CV Writing Services in Dubai office so what you say they enjoy.? If you know any, of the best magician in the UAE so let me know, We plan a fun day at my office.

    ResponderEliminar