Itsas ekosistemetan
klima-aldaketak dituen inpaktuen gaietako AZTIko aditu eta kongresuko Batzorde
Teknikoko kide Guillem Chust-en hitzetan, “eztabaida gure itsasertzean gerora
kalteak prebenitzeko hartu beharreko neurrietan ardaztu da, eta, adibidez,
alternatiba berriak bilatu dira, esaterako, naturan oinarritutako irtenbideak,
horrela erresilientzia handiagoa emateko giza-jarduerak historikoki
zaurgarritasun handiagoan utzi dituen sistemei".
Bestalde, Ander Sarratea Ficobako gerenteak azpimarratu du Uhinak ek gaitasun handia duela mugak itxuragabetzeko
eta klima-aldaketari aurre egiteko herrialdeen artean lankidetza bultzatzeko. “Uhinak ekin, adierazi du Sarrateak, mugak gainditu
ditugu, eta posible bihurtu dugu informazioa Arku Atlantikoko eskualdeetako
administrazioetara sar dadin, eta ezagutzak ere gauza bera egin dezan
zientifikoen, teknikarien, kudeatzaileen eta erabiltzaileen artean".
Aipatzekoa da erakunde eta hizlari nabarmenak bildu dituela Uhinak -ek, eztabaida kalitatekoa eta aberatsa dela
bermatzeko: CSIC Consejo
Superior de Investigaciones Científicas; Estatuko Portuak; IDDRI l’Institut du Développement Durable et des Relations Internationales; AZTI; CEDEX Centro de Estudios y Experimentación de Obras Públicas; CESER de l’Atlantique; Euskal Itsasbazterra
Interes Zientifikoko Elkartea;
BC3 Basque Centre for Climate Change; EHU; IFREMER Institut Française de Recherche pour l’Exploitation de la Mer ; Donostiako Udala; Cerema Sud Ouest centre d’etudes et
d’expertise sur les risques, l’environnement, la mobilité et l’aménagement;
Rivages Pro Tech – Suez Eau France; Cardiffeko Unibertsitatea; Paueko eta
Aturriko Unibertsitatea; Arroxelako Unibertsitatea; Kataluniako Unibertsitate
Politeknikoa; Surfrider Foundation; eta TYPSA (offshore eolikoan grabitate
bidezko zimendatzean aditua) eta Telespazio France enpresak, besteak beste.
Honako hauek babesten dute Uhinak :
Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Région Nouvelle Aquitaine eta
Agglomération Sud Pays Basque, eta San Sebastián Turismo & Convention
Bureau eta Basquetour. Ekitaldian parte-hartzea sustatzen dute instituzio
horiek, garapen jasangarriaren bidez itsasertza zaintzeko eta ustiatzeko aukera
ematen dutelakoan klima-aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan
hartu beharreko neurriek.
Silvia
Turné
Ficobako
prentsa-arduraduna
616 112 580
Irantzu
Zubiaur
AZTIko
Marketina eta Komunikazioa
667 174 330
No hay comentarios:
Publicar un comentario