Magia jaialdia Ficoban urriaren 22an, larunbatean
Hirugarren urtez
segidan, Ficobako entzunaretoak ateak irekiko dizkio magiari, eta hitzordu
bikoitza izango da: 16:00etan eta 18:00etan. Eszenatokian, hiru mago. Iurgi, ikusizko magia-proposamen batekin; lebitazio, uso eta
untxiekin. Ibon Magoak aurkeztuko du ikuskizuna, eta,
euskaraz, jendeari gozarazi egingo dio bere magia partizipatiboarekin. Eta Dexter, magia
komikoan espezialista. Umore ukitua emango dio ikuskizunari Ficobako
entzunaretoko eszenatokiaren gainean.
Sarrerak Ficobako leihatilan eskuratu ahal izango dira
urriaren 22ko 15:00etatik, sei euroan.
Los muñecos de la tarta-k errepikatu egingo du datorren
urtean
Joan den asteburuan, Ficoban lehen aldiz egin da ezkontza-azoka
bat, eta balantzea oso positiboa izan da. Los muñecos de la tarta azokaren antolatzaileek poza agertu dute lortu den
emaitzagatik, eta, ekitaldian Bidasoaren bi aldeetako 200 bikotek baino
gehiagok parte hartu dutelarik, iragarri dute beste edizio bat antolatuko
dutela 2017an.
Hogei erakusketari inguruk aurkeztu dituzten
proposamenen bidez, ezkongaiek eta haiekin doazenek ezkontza antolatzeko behar
den guztia aurkitu dute: andregai-jantziak,
senargai-jantziak, argazkilariak, lore-dendak, bitxi-dendak, osagarriak,
jatetxeak, autokarrak, DJak, etab.
Sektorean espezializatutako Irungo enpresa-talde batek
antolatu du Ficoban lehen aldiz egingo den Ezkontza Azoka. Batu egin dira,
ezkongaiek beren "egun handia" antolatzeko beharrezko duten eskaintza
osoa jardunaldi bakar batean biltzeko. Estudio Gover Fotografía, Married Novias, GB Eventos eta
JECA Hombre Novios dira enpresa horiek.
It sounds amazing! I believe this so called ''magic festival'' will be a big entertainment for children, as we know, that children are fond of magic and tricks. I think they will have much fun.
ResponderEliminar